Edukira joan

Irain

Wikipedia, Entziklopedia askea

Iraina pertsona batek beste bati buruz egiten duen adierazpena da, hori mindu edo eraso nahian. Batzuetan ez da erraza mugatzea adierazpen jakin bat iraina den edo ez, irainaren balorazioa desberdina baita kulturaren eta kultura baten baitan egoeraren arabera.

Haien izaera, ondore eta inguruabarren arabera, jendeak larritzat hartzen dituenean delitu izan daiteke, irain izenekoa.

Bere garaian euskara hizkuntza garbia eta irainik gabeko topikoa[1] zabaldu bazen ere, badaude iraingarri izan daitezkeen hitzen hainbat bilduma argitaraturik[2][3].

Irainen sailkapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joseba Aurkenerenak honako sailkapen hau argitaratu zuen[1] zabaldu bazen ere, badaude iraingarri izan daitezkeen hitzen hainbat bilduma argitaraturik[4].

  • Klasikoak, hau da, betidanik oso entzute handikoak izan direnak eta beste multzoetan sar ez daitezkeenak: babo, alen, ergel, kirten, lerdo, lelo, ziztrin, alproja.
  • Sexua, soilik, aipatzen dutenak: alu, zakil, potroso, zakilote, buztantxo, zakiltxo, zakilpistola, pittitto, pitilin, pitilintxo, pito, txilibito, koxkabilo…
  • Animaliak eta sexua nahasten dituztenak: potrozorri, zerripotro, zerripotroso, zerribuztan, astobuztan, astazakil, astapotro, astotranka…
  • Animaliak, soilik, aipatzen dituztenak: asto, astama, zerri, zerrama, urde, urdanga, mando, zakur, putre, bixigu, mozolo, azeri, otso, pizti…
  • Animalien gorputz-atal bat aipatzen dutenak: xoxoburu, txoriburu, katabegi, oilarbuztan, oilarmoko, sugemihi, txoribuztan…
  • Landareen berri ematen digutenak: arbilore, artaburu, azaburu, azaosto…
  • Koloreren bat aipatzen dutenak: zuri, beltz, gorri, gogourdin, hezurbeltz, mihizuri, suegorri, atorzuri, txapelzuri, hankagorri…
  • Adjektibo hutsak direnak: zikin baldar, zarpail, faltsu, trakets, maltzur, gaizto, zital, mozkorti, mozkor, ihar, Potolo, gizen, gezurti, zaztar, zatar…
  • Izenak eta adjektiboak lotzen dituztenak: muturzikin, burugogor, buruhaundi, kaxkamotz, kaxkazuri, sudurluze, ahobeltz, ahobero…
  • Aurrean, trinkotasuna azaltzeko, mari-aurrizki daramatenak: mariapain, marilerdako, maritxoro, maribideetako, maribihurri…
  • Aurrean, trinkotasuna azaltzeko, beti- aurrizkia daramatenak: Betigaizto, betizital, betini, betikontra, betilerdo, betikaka, betizikin…
  • Aurrean, maila ematen ez duela adierazteko, sasi- aurrizkia daramatenak: sasimaistra, sasimaisu, sasigizon, sasiapaiz, sasimutil…
  • Akats fisikoen berri ematen dutenak: besomotz, entzungor, begibakar, antipar, ipurdifrontoi, ipurdipandero, bularmarmita, mingainluze…
  • Irain politikoak; frantximant, frantseskume, piperpotero, hedezuri, txapeloker, sardinzahar, mendizorri, eltzetxo, trenak ekarritako…
  • Bestelakoak, hau da, aurreko multzoetan sartzen ez direnak: segapoto, arrastelu, gizajopastel, kaxkoi, gizontxaperu, txorimalo, erretxin…

Errererentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Aurkenerena, Joseba. «erabili.eus - Irainbidea, euskararen baliabide aberatsa» www.erabili.eus (kontsulta data: 2021-01-22).
  2. «Irainak, kitzikak eta hitz larriak ere euskaraz» mintzalasai.eus (kontsulta data: 2021-01-22).
  3. Valverde, Miren. (2000-03-16). «Euskaraz ere ahobeltz» El País ISSN 1134-6582. (kontsulta data: 2021-01-22).
  4. Irainak euskaraz | Euskarazko irainen zerrenda | Euskal irainak | Euskara. 2012-12-11 (kontsulta data: 2021-01-22).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.