¡Nae Pasaran!
Appearance
¡Nae Pasaran! | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2017 |
Izenburua | Nae Pasaran |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dokumentala eta zinema historikoa |
Iraupena | 85 minutu |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Felipe Bustos Sierra (en) |
Gidoigilea(k) | Felipe Bustos Sierra (en) |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Felipe Bustos Sierra (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Eskozia |
naepasaran.com | |
¡Nae Pasaran! 2017ko Felipe Bustos Sierra belgo-txiletar zinema zuzendariaren film dokumentala da.
Beste sari batzuen artean, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren publikoaren saria irabazi zuen.
Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Augusto Pinocheten diktadurarekin lankidetzan ez aritzeko eta txiletarrei elkartasuna adierazteko, Glasgow inguruko East Kilbride udalerriko Rolls-Royce lantegiko beharginek erabaki bat hartu zuten 1974. urtean: ez konpontzea Txileko Aireko Indarretako hegazkin militar batzuen motorrak —ziurrenik Moneta jauregia bonbardatzeko erabilitakoak—. Lau urtez iraun zuen langileen boikotak, eta, denbora horretan haiek jabetu ez arren, beren jarrerak eragin handia izan zuen ozeanoaren bestaldean.[1]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «'¡Nae pasarán!' saritu du publikoak Giza Eskubideen XVII. Zinemaldian» Berria 2019-04-13 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |