Águila akueduktua

Koordenatuak: 36°45′29″N 3°51′00″W / 36.7581°N 3.8499°W / 36.7581; -3.8499
Wikipedia, Entziklopedia askea
Águila akueduktua
Acueducto de Maro
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Andaluzia
ProbintziaMálagako probintzia
UdalerriaNerja
Koordenatuak36°45′29″N 3°51′00″W / 36.7581°N 3.8499°W / 36.7581; -3.8499
Map

Águila akueduktua (gaztelaniaz: Acueducto del Águila) Nerja herrian (Málaga) kokaturik dagoen akueduktu bat da, XIX. mendean San Joaquín azukre lantegira ura eramateko eraiki zena.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nerja herritik 3 kilometro ekialdera kokaturik dago, maldan gora, Mediterraneoko autobidetik distantzia laburrera[1]. Akueduktutik oso gertu Nerjako leizea dago. Akueduktuaren albo bietan hainbat miradore ezarri dituzte.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nerja udalerria oso malkartsua da eta Almijarako mendilerrotik Chíllar ibaia jeisten da. Udalerriko Maro herrixkan zegoen XIX. mendean hainbat azukre ingenio eraiki ziren. San Joaquín lantegiak mendilerrotik ura ekartzeko Águila akueduktua eraiki zuen 1879 eta 1880 artean. Rafael de Chaves-ek diseinatu zuen eta Francisco Cantarero arkitekto nerjatarrak eraiki zuen[2].

1930. urtean Azucarera Larios enpresak hartu zuen bere gain eta 2005ean Nerjako udalak eskuratu zuen. 2010 eta 2012 artena berriztatze lanak egin zitzaizkion[3].

1961. urtean Nerjako leizea babestea erabaki zen eta 1968an babes eremua leizearen inguruko lurretara hedatu zen, eta akueduktua ere barnean sartu zen[4].

Lantegia aspaldi itxi zen eta akueduktua gaur egun Nerjako baratzeak ureztatzeko erabiltzen da[5].

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1'5 kilometrotako ubide baten zatia da. 40 metrotako altuera duen La Coladilla barrankoa zeharkatzen du eta 72 metrotako luzera du. Uraren ubideak 0'65 x 0'65 m-tako sekzio karratua du[2]. Bigarren ubide bat ere badago, hegaldeko aurpegian estalita doana[4]. Ubideei eusteko akuedutuk erdi puntuko 38 arku ditu guztira lau solairutan antolatuta[1].

Akueduktuaren goiko solairuan hiru eraikin txiki daude. Bi muturretan sarrerako eraikinak daude eta akueduktuaren erdian dago hirugarrena. Erdialdeko eraikinean "Pura y limpia" ("purua eta garbia") esaldia irakus daiteke eta gainean bi burutako arrano baten itxurako haize-orratza du, horrek ematen dio izena akueduktuari[1].

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Acueducto del Águila. (Noiz kontsultatua: 2022-10-01).
  2. a b (Gaztelaniaz) «Acueducto del Águila e Ingenio azucarero de San Joaquín (Patrimonio hidráulico)» www.malaga.es 2022-01-10 (Noiz kontsultatua: 2022-10-01).
  3. (Gaztelaniaz) guiademalaga. (2020-06-17). «El Acueducto del Águila, obra civil del siglo XIX en Nerja.» Guía de Málaga (Noiz kontsultatua: 2022-10-01).
  4. a b Luque, Francisco Capilla. (2013-12-01). «Blog de Francisco Capilla Luque: El Acueducto del Águila» Blog de Francisco Capilla Luque (Noiz kontsultatua: 2022-10-01).
  5. (Gaztelaniaz) Domingo. (2017-10-08). «[:enThe Eagle Aqueduct in Nerja[:es]Acueducto del Águila, construido a finales del siglo XIX- Nerja[:]»] Andalucia Rustica (Noiz kontsultatua: 2022-10-01).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]