Ángela de la Cruz (artista)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ángela de la Cruz (artista)
Bizitza
JaiotzaCoruña1965eko martxoaren 2a (59 urte)
Herrialdea Galizia
Hezkuntza
HeziketaSantiago de Compostelako Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lantokia(k)Londres

Ángela de la Cruz (Coruña, 1965eko martxoaren 2a) artista saritua da, 2010ean Turner sarirako izendatu zuten eta [1][2][3] 2017an Arte Plastikoen Sari Nazionala irabazi zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Coruñan jaioa, De la Cruz filosofia ikasi zuen Santiagoko Unibertsitatean, 1989an Londresera joan eta han artea ikasi zuen Chelseako Arte Unibertsitatean, Goldsmiths College-an eta Slade School of Art-en (University College, Londres). Egun, Londresen bizi eta lan egiten du.[4][5] 2005ean, burmuineko hemorragia bat izan ondoren koman zegoela, alaba bat izan zuen.[6] De la Cruzek gurpil-aulkia erabiltzen du orain, eta laguntzaileak behar ditu bere lana egiteko.[7]

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haren lanak, koadroak hiru dimentsioko objektu gisa hartzen ditu, bi dimentsioko irudikapen gisa baino gehiago, Lucio Fontanaren 40. hamarkadako mugimendu espazialistari jarraituz.[8] Mugimendu horretara nola heldu zen azaltzen duten teoria desberdinak dira. Batetik, Slade School of Art-en ikasten ari zela, margotutako mihise baten bastidorea kendu zuela esaten da eta bestetik, nahi gabe apurtu zela.[4] Pintura deformatuaren emaitzak inspiratu egin zuen eta, harrezkero lanak nahita distortsionatu edo hausten ditu, sorkuntza-prozesuaren parte gisa.[9]

Lan nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieran, artistak oihal eta mihisekin lan egiten zuen, horren adibide dira Ashamed (1995),[10] Homeless (1996),[11] Self (1997), Ready to Wear (1997-2003) eta Nothing (1998-2005). [6] 2000. urteaz geroztik, aulkiak, mahaiak edo armairuak gehitu ditu piezetan, batzuetan mihise hautsiekin apainduta. Bestalde, Clutter serieak (2003-2005) hondakin eta materialen bildumak biltzen ditu. Deflated (2009-) kako batetik zintzilik dauden markorik gabeko koadro-sorta bat da. Flat-ek (2009) plastiko bat eta lurrean kolapsatu duen metalezko aulki bat ditu.[4] Azken urteotan, aluminioa ere erabili du: Mike Smithen estudioak Angelaren jarraibideen arabera materiala soldatu, zanpatu, kolpatu eta distortsionatu egiten du. Ondoren, Ángela de la Cruzen estudiora eraman eta laguntzaileek margotzen dute.[12]

Bere lana hainbat erakusketetan ezagutarazi da, besteak beste, Donostiko Manifesta 5ean, Erresuma Batuanko Camdem Arts Centre-n, Helga de Alvearreko Arte Garaikideko Museoan, [13][6][14] Bilboko Azkuna Zentroan,[15] Milango Lisson Galerian[16] eta Lleidako Centre d'Art La Paneran.[17][18]

Sariak eta aitortzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2010ean Turner sarirako izendatu zuten.
  • 2017an Arte Plastikoen Sari Nazionala jaso zuen. Epaimahaiak " pinturaren espazio ilusionistaren eta eskulturaren presentzia fisikoaren arteko harreman konplexua aztertzen duen lanaren intentsitatea" azpimarratu zuen.[19]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]