Koma (egoera)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Koma (grezieratik κῶμα, koma, "lo sakona") osasun egoera larria da, gorputzaren funtzio gehienak, kontzientzia barne, bizitzeko ezinbestekoak diren arnasketa eta zirkulazioa izan ezik, galtzen direnean sortua. Hainbat jatorri izan ditzake: intoxikazioak (alkohola, drogak edo toxikoak) edo anomalia metabolikoak (hipogluzemia, hipergluzemia, zetosia) barne. Azken kausa hauek, metabolikoak dira ohikoenak.

Koma egoeran arnas eta zirkulazio funtzioak bete ohi dira baina konortea eta mugimendu, sentikortasun eta adimen funtzioak erabat apaltzen dira. Mota askotako koma egoerak bereizten dira: koma egoera arinenetan eria esnatua dagoela dirudi, ametsetan bezala hitz egiten baitu eta mugitu egiten baita; larrienean berriz elektroentzefalograma laua izaten da eta bihotzean eta arnasketan gorabeherak gertatzen dira. Koma egoerak ez du iraupen jakinik: badira ordu edo egun batzuk igarota koma egoeratik esnatzen diren eriak, baina badira garuneko zeluletan gertatuko kalteen ondorioz sekula esnatzen ez direnak. Koma egoera hainbat arrazoirenagtik sor daiteke, hala nola eritasuna, infekzioak eta tumoreak. Hau guztia kontuan hartuz, sindrome bat dela esan daiteke, burmuineko gorabeherak sortzen dituena. Horregatik, askotan heriotza eragin dezake.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Medikuntza Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.