Åkermanita

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Åkermanita
Åkermanite, Calcite, Hillebrandite, Tilleyite - Mineralogisches Museum Bonn1.jpg
Ezaugarri orokorrak
Kategoria ondorio logiko > emaitza > goods and services Itzuli > ondasun > produktu > material > gai kimiko > Mineral > Silikato > Sorosilikato > melilitaren taldea > åkermanita-gehlenita seriea
Formula Ca₂MgSi₂O₇
Dana sailkapena 55.4.1.1
Nickel-Strunz sailkapena 9.BB.10
Sistema kristalino Kristal-sistema tetragonal
Talde espazial space group 113 Itzuli
Identifikazioa
Marra zuria

Åkermanita (Ca2Mg[Si2O7]) melilitaren taldeko sorosilikato bat da. Kaltzioa, magnesioa, silizio eta oxigenoa du. Siliziodun kareharrien eta dolomiten eta sanidinita fazieseko arroken kontktu metamorfikoaren ondorioa da. Sanidinita faziesa da mineral hidrikorik gabe ematen den tenperatura altueneko metamorfismoaren adierazgarria. 2.944 g/cm3ko dentsitatea du. Åkemanitaren gogortasuna Mohs eskalan 5 eta 6 bitartekoa da, eta aurki daiteke kolore gris, berde, marroi edo kolorgeetan. Marra zuria du eta distira bitrosoa edo erretxinotsua. Sistema kristalino tetragonalean kristaltzen du eta fraktura ona eta bereizgarria du. Gehlenitan (Ca2Al[AlSiO2]) hasten den soluzio solido baten muturra da.

Mineralak Anders Richard Åkerman suediar metalurgikoaren izena darama. Vesuvioan eta Monte Somman zein Erromatik gertu dagoen Monte Cavalluccion aurkitua izan da.