Dolomita
![]() | |
---|---|
![]() | |
Ezaugarri orokorrak | |
Kategoria | karbonato |
Formula | CaMg(CO3)2 |
Dana sailkapena | 14.2.1.1 |
Nickel-Strunz sailkapena | 5.AB.10 |
Sistema kristalino | hexagonala |
Talde espazial | trigonal ronbohedral, 3 |
Zelda unitatea | a = 4.8012(1) Å, c = 16.002 Å; Z = 3 |
Eponimoa | Déodat Gratet de Dolomieu |
Identifikazioa | |
Kolorea | koloregabe, arrosa, grisaxka edo beltzuxka |
Distira | beira, perlatua |
Errefrakzio indizea | nω = 1,679 a 1,681 nε = 1,500 |
Ezaugarri optikoak | uniaxial (-) |
Marra | zuria |
Erreferentziaka | [1] |
Dolomita[2] (CaMg(CO3)2) kaltzio karbonatoz eta magnesioz osatutako minerala da. Kaltzioaren eta magnesioaren arteko truke ionikoagatik ordezten da kareharrian (CaCO3). Dolomia izeneko arroka sedimentario ez detritikotik aterazten dute. Arroka hau normalean kareharriaren eraldaketa kimikoz osatua dago.
Zuria, grisa, berdexka, arrea edo arrosa kolorekoa izan daiteke, eta distira beirakara du. Gardena edo zeharrargia izan daiteke. Maklak sortu ohi ditu. Ankeritaren isomorfoa da, eta bai ikuspegi kimikotik, bai egiturari dagokionez, esan daiteke kaltzio-kantitatearen erdia magnesioak ordeztua duen kaltzita dela. Lurrazaleko karbonatorik arruntena da kaltzitaren ondoren, eta dolomia arrokaren osagai nagusia da. Zain hidrotermaletan ere ageri da, askotan barita, fluorita eta berun eta zink mineralekin batera. Eraikuntzan eta zementu bereziak ekoizteko erabiltzen da.[3]
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izena Déodat Gratet de Dolomieuk 1791n lehen aldiz deskribatu zuelako Dolomitetan ematen zaio. Aurretik 1768an Lineok deskribatu zuela pentsatzen da eta 1778an "usain txarreko harria" izena eman zion Belsazar Hacquet naturalista austriarrak.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dolomita mineral moduan sistema trigonalean edo erronboedrikoan kristalizatzen du. Kolore txuri, gris edo arroa duten kristalak sortzen dira, normalean masiboak. Kaltzitaren ezaugarri antzekoak ditu, baina ez da erraz disolbatzen azido klorhidrikoan. Mohs eskalan 3,5-4 bitarteko gogortasuna du eta 2,85eko grabitate espezifikoa. Errefrakzio indizea nω = 1,679 - 1,681 eta nε = 1,500eko balia du.
Dolomita eta burdinadun ankeritaren artean soluzio solido bat dago. Burdina dagoenean kolore horixka edo marroixka izaten du. Manganesoa agertzen da MnO forman %3an gutxi gorabehera. Manganeso eduki handia dagoenean arrosa izaten da eta kutnohorita mineralarekin soluzio solidoa sortzen da. Beruna eta zinka ere ager daitezke magnesioaren ordez.
Erabilerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Magnesio oxidoaren eta magnesioaren beraren iturri nagusietako bat da dolomita. Material errefraktari gisa ere erabiltzen da, tenperatura altuetan ere bere ezaugarriak mantentzeko gai baita. Azkenik keramika eta margo zuriak ekoizteko erabiltzen da, bai eta beira sortzeko ere.
Lurzoruetan pH-aren buffer lana egiteko ere gehitzen da dolomita hautsa, bai eta akuarioetako uraren pHa neutralizatzeko ere.
Iruditegiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Dolomita harria.
-
Dolomita harria.
-
Teruelita, Teruelgo dolomiaren barietatea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Davyne: Mineral information, data and localities.» www.mindat.org (Noiz kontsultatua: 12-05-2019).
- ↑ Euskalterm: [Zeramika Hiztegia] [2016]
- ↑ Euskalterm: [Mineralak Hiztegia] [2016]