Ķekavako bigarren gudua
Ķekavako bigarren gudua | |||
---|---|---|---|
Lehen Mundu Gerra | |||
Ekialdeko Frontea Lehen Mundu Gerran | |||
Letoniako Errifledun Dibisioa, 1917 | |||
Data | 1916ko uztailak 16 - 22 | ||
Lekua | Ķekava udalerria | ||
Emaitza | Statu quo ante bellum | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Ķekavako bigarren gudua 1916ko uztailean gertatu zen, Lehen Mundu Gerrako Ekialdeko Frontean.
Aurrekariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kekavako lehen guduan jasotako porrotaren ondoren, Errusiak bigarren eraso bat egiten saiatzea erabaki zuen 1916ko uztailean. Britainiarrek mendebaldean Sommen garatzen ari zuten erasoari laguntzeko agindu zen.
Unitateak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errusiarren partetik parte hartu zuten unitate bakarrak Letoniako Errifledun Dibisioaren bost batailoi izan ziren: 1. Daugavgrivas, 2. Riga, 6. Tukuma, 7. Bauska eta 8. Valmiera.[1]
Gudua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Smerdukli zingiratik Daugava ibaiaren ezkerraldera dagoen inguruan borrokatu zen. Gudua germaniar gotorlekuen aurka agindutako artilleria bonbardaketarekin hasi zen, zenbait ordu iraun zuena. Letoniar fusiliariek, jarraian, alemaniarren lubakien kontra eraso egin zuten. Hala ere, aurreko bonbardaketetako jaurtigaiek ezin izan zituzten alanbrezko hesiak suntsitu eta ondorioz infanteriak, guduan zehar, etsaien suaren pean moztu behar izan zituzten lubakietara hurbiltzeko. are gehiago, fusilariek zingira bat zeharkatu behar izan zuten, zeharkatzen zaila zena, bi aldeen artilleria bonbardaketen azpian.[2] Borrokaren ostean errusiar unitateek gotortzeko agindua jaso zuten.
Ondorioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Letoniako Errifledunen soldaduek %27ko galerak jasan zituzten eta trukean ez zuten aurrerapenik lortu. 6. batailoiak, zehazki, %90eko galerak jasan zituen.[1] Lehenengo guduan bezala, emaitza Errusiar Inperioaren porrota osoa izan zen. [1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c July battles, 1916. .
- ↑ Zariņš, Klāvs. (2017-11-28). «Pirmā pasaules kara vēstures liecības vācbaltiešu muižnieka Silvio Brēdriha atmiņās (1914–1915)» Latvijas Universitātes Žurnāls Vēsture (3): 171–186. doi: . ISSN 2592-9593. (Noiz kontsultatua: 2024-09-28).