ŠK Slovan Bratislava
Ezizena(k) | Belasí (Urdin argiak) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1919 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol zelaia | Pasienky edukiera: 11.591 lagun inaugurazioa: 1962 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | Ivan Kmotrík | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Vladimír Weiss | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Eslovakiako futbol liga | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2023-24 | 1.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | Webgune ofiziala | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
ŠK Slovan Bratislava (izen osoa Športový klub Slovan Bratislava Bratislava futbal, a.s.) Eslovakiako futbol talde onena da palmaresari dagokionez, Bratislava hiriburukoa. 12 aldiz irabazi du Eslovakiako futbol liga eta beste 8 aldiz Txekoslovakiakoa. Hauetaz gain Europako Futbol Errekopa irabazi zuen 1969an.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Slovan 1919ko apirilaren 1ean sortu zen I.ČsŠK Bratislava izenarekin Bratislavako Panonia kafetxean.
Lehenengo urte bikainak 40. hamarkadaren hasieran izan zituen Eslovakiar liga lau aldiz irabazi baitzuen. Hala ere urrezko aroa 60. hamarkadan ezagutu zuen Europa mailako garaipen batekin biribildu zuena, 1969ko Errekoparen finalean FC Barcelona 3-2 gainditu zuenean.
Txekoslovakia zatitu zenean Eslovakiako Liga berreskuratu zen eta gaur egun garaipen gehien dituen taldea da MŠK Žilinarekin lehia gogorrean. Azken tituluak 2013 eta 2014ko Ligak eta 2017 eta 2018ko Kopak ditu. Azken urteetan berriz ere herrialdeko talde indartsuena bihurtu da.
Uniformea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
|
|
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eslovakian: 36
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Liga (14): 1994, 1995, 1996, 1999, 2009, 2011, 2013, 2014, 2019, 2020, 2021, 2022, 2023, 2024.
- Eslovakiako Liga (1926-1944) (8): 1926, 1927, 1930, 1932, 1940, 1941, 1942, 1944.
- Kopa (10): 1994, 1997, 1999, 2010, 2011, 2013, 2017, 2018, 2020, 2021.
- Eslovakiako Superkopa (4): 1994, 1996, 2009, 2014.
Txekoslovakian: 14
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Liga (8): 1949, 1950, 1951, 1955, 1970, 1974, 1975, 1992.
- Kopa (6): 1955, 1962, 1963, 1968, 1974, 1982.
Nazio artean: 11
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Txapelduna (1): 1969.
- Txapelduna (10): 1968, 1970, 1972, 1973, 1974, 1977, 1990, 1992, 1993, 1994
Euskal taldeen aurkako partidak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Slovanek kanporaketa bakarra jokatu du euskal taldeen aurka:
Denboraldia | Txapelketa | Fasea | Etxekoa | Emaitza | Kanpokoa |
---|---|---|---|---|---|
2011-12 | UEFA Europa League | Liga fasea | Slovan Athletic |
1-2 2-1 |
Athletic Slovan |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Eslovakieraz) webgunea