Edukira joan

ǁKaras (eskualdea)

Koordenatuak: 26°34′00″S 18°08′00″E / 26.566666666667°S 18.133333333333°E / -26.566666666667; 18.133333333333
Wikipedia, Entziklopedia askea
ǁKaras (eskualdea)
 Namibia
Administrazioa
Herrialdea Namibia
ISO 3166-2NA-KA
HiriburuaKeetmanshoop (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak26°34′00″S 18°08′00″E / 26.566666666667°S 18.133333333333°E / -26.566666666667; 18.133333333333
Azalera161.215 km²
MugakideakLurmutur Iparraldea eta Hardap Region (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria77.421 (2011)
Dentsitatea0,48 bizt/km²
Hizkuntza ofizialaingeles
Ordu eremuaUTC+02:00 eta Central Africa Time (en) Itzuli
karasrc.gov.na

ǁKaras (/ᵏǁʰa.ɾas/ ahoskatua, klaska albokari hobikari erabiliz; lehen Karas, klaskarik gabe, deitua) Namibiako hamalau eskualdeetako bat da.[1] Keetmanshoop da bere hiriburua. "ǁKharas" Namibian eta Botswanan endemikoa den aloe baten namerazko izena da, herrialdeko landarerik ezagunena dena.

Natur aberastasun handiko eskualdea da, bai barrualdean, bai kostaldean. Ibai-diamanteen munduko erreserbarik handienak ditu. Egonkortasun soziopolitikoa, kriminalitate-tasa txikia eta tokiko, eskualdeko eta atzerriko merkatuetarako sarbidea ematen duten azpiegitura onak ditu.

Eskualde honetan abeletxe txikiak daude nagusiki, batez ere ardiak edo ahuntzak. Garrantzi handia hartu dute Naute presan eta Orange ibaian zehar ureztatutako ehiza-aziendak eta etxaldeak.

Eskualdearen ezaugarri dira Lüderitzeko portua eta bertako arrantza eta ontzigintzako industria; diamanteen eremuak kostaldean zehar, Oranjemund gune nagusia izanik; erauzketa- eta meatzaritza-enpresak Namibiako hegoaldean (Klein Karas eta Rosh Pinah eremuak); Kudu gas-eremua, Ozeano Atlantikoan, eta eskala txikiko industriak Lüderitzen eta Keetmanshoopen.

Eremuaren hazkunde ekonomikoaren potentziala handia da, baina garapen orokorreko politika intentsiboa behar du. Gobernu zentralarentzat zergak sortzen dituen eremua da, batez ere diamantearen meatzaritzatik datozenak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Alemanez) citypopulation.de

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Geografia
Namibia
Artikulu hau Namibiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.