1. FC Kaiserslautern

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
1. FC Kaiserslautern
Ezizena(k) Die roten Teufel (deabru gorriak)
Sorrera 1900
Futbol zelaia Fritz-Walter-Stadion
(edukiera: 49.780 lagun)
Presidentea Alemania Stefan Kuntz
Entrenatzailea Alemania Norbert Meier
Liga 2. Bundesliga
2015-16 10.a
Webgunea fck.de
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

1. FC Kaiserslautern (izen osoa 1. Fußball-Club Kaiserslautern) Alemaniako futbol talde ezagunetako bat da, Bundesliga lau aldiz eta Kopa bi aldiz irabazteaz gain UEFA Kopako finalaurrekoak ere bi aldiz jokatu baititu. Kaiserslautern hiriko futbol talde da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1900ko ekainaren 2an Germania 1896 eta FG Kaiserslautern elkartu egin ziren FV 1900 sortzeko. Ondoren FC Palatia eta FC Bavaria (1909an) eta SV Phönix (1929an) gehitu zitzaizkien, guztia FV Phönix-Kaiserslautern sortu zelarik. Izena sinpleagotze aldera 1932an gaur egungo 1. FC Kaiserslautern izena hartu zuen.

Bigarren Mundu Gerraren ondoren izan zituen lehenengo emaitza onak, bi liga irabazi baitzituen 1951 eta 1953an. Klubeko lau jokalari zeuden Alemaniako futbol selekzioak irabazi zuen 1954ko Munduko Futbol Txapelketan. Hurrengo hamarkadetan ez zuen arrakasta handirik izan Kopako finalak lau aldiz jokatu eta galdu zituen arren, 1961, 1972, 1976 eta 1981an. 1982an hala ere UEFA Kopako finalaurrekoa jokatzera iritsi zen.

90. hamarkada oparoa izan zen klubarentzat, bi liga eta bi kopa irabazi baitzituen. 1999an UEFAko Txapeldunen Ligan final laurdenak jokatu zituen eta 2001ean berriz iritsi zen UEFA Kopako finalaurrekoetara. 2006an ordea bigarren mailara jeitsi zen eta lau urte egin ditu bertan. 2010-11ean Bundesliga nagusira itzuli zen baina urtebete egin du bertan.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alemanian: 7[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europan: 0[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jokalari ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal taldeen aurkako partidak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaiserslauternek kanporaketa bakarra jokatu du euskal taldeen aurka:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
2000-01 UEFA Kopa Final erdiak Alaves
Kaiserslautern
5-1
1-4
Kaiserslautern
Alaves
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 1. FC Kaiserslautern Aldatu lotura Wikidatan