Edukira joan

Miroslav Klose

Wikipedia, Entziklopedia askea
Miroslav Klose

(2016)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMirosław Marian Klose
JaiotzaOpole, 1978ko ekainaren 9a (48 urte)
Herrialdea Alemania
 Polonia
Familia
AitaJosef Klose
AmaBarbara Jeż
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
poloniera
italiera
ingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria, futbol entrenatzailea eta zurgina
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
FC 08 Homburg1998 / 19991510
1. FC Kaiserslautern1999 / 200412044
1. FC Kaiserslautern II1999 / 20015026
Alemaniako futbol selekzio nazionala2001 / 201413771
Werder Bremen2004 / 20078550
FC Bayern München2007 / 20119824
SS Lazio2011 / 201613954
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Pisua84 kilogramo
Altuera184 zentimetro
Lantokia(k)Erroma
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Miro

miroslavklose.de
IMDB: nm1884388 Facebook: M.Klose.PageOfficiale FIFA: 182206 UEFA: 56589 Edit the value on Wikidata

Miroslav Klose (1978ko ekainaren 9an Mirosław Marian Klose gisa Poloniako Opole hirian jaioa) poloniar jatorriko alemaniar futbolari ohia da. Golak buruz sartzeko trebezia handia zuen jokalaria zen. Gaur egun entrenatzaile moduan jarduten du alemaniako bigarren liga profesionalean.[1] Alemaniako selekzioarekin erabateko internazionala izan zen 2014ko Munduko Txapelketa Brasilen lortu zuen arte, non Ronaldo brasildarraren errekorra hautsi zuen Brasilen aurkako finalerdian, Munduko Txapelketetako golegile historiko nagusia bihurtuz, 2026ko ekainaren 22an Lionel Messik urte horretako Munduko Kopan gainditu zuen arte. Klose Alemaniako golegile historiko nagusia da 71 golekin, Gerd Müllerri irabazita.[2][3]

1998an, Kloseren ibilbide profesionala 20 urterekin hasi zen, , Homburgo, Bundesligako lehengo taldea

Kaiserslauternera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamabi hilabete geroago, Kaiserslauternera joan zen. Bigarren taldean jokatu zuen eta 2000ko apirilean estreinatu zen Bundesligan. 2001-02 denboraldian 16 gol sartu zituen eta bi bakarrik falta izan zitzaizkion denboraldiko ligako golegile nagusia izateko. [4]

Werder Bremen

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2004ko martxoan, Klosek lau urteko kontratua sinatu zuen Werder Bremenekin 5 milioi euroren truke ($6.2 milioi dolar). 2004ko abuztuaren 6an egin zuen debuta ligan, Nelson Haedo Valdez paraguaitarraren ordez, etxean Schalke 04 taldearen aurka 1-0 irabazita. 2004ko abuztuaren 29an, Klosek bere lehen gola sartu zuen, berdinketarena, baina Bremengo taldeak 2-1 galdu zuen etxean VfL Wolfsburgen aurka.

2007ko ekainaren 7an, Klosek baieztatu zuen Werder Bremen taldea utziko zuela Bayern Munichera joateko, 2007-08 denboraldia baino lehen edo 2007-08 denboraldiaren amaieran Bremeneko taldearekin zuen kontratua amaitu zenean.

FC Bayern Munich

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007ko ekainaren 26an, Karl-Heinz Rummenigge Bayern Municheko presidenteak baieztatu zuen bere taldea Werder Bremenekin akordio batera iritsi zela Klose eskualdatzeko. Klosek 2007ko ekainaren 28an eman zion azterketa medikoa Bayerni eta lau urteko kontratua sinatu zuen.

Klosek bere ibilbideko lehen ohore handiak lortu zituen Bayernekin jokatu zuen lehen denboraldiaren amaieran, Bundesliga eta Alemaniako Kopa irabazi baitzituzten 2007-08an. 2010ean, 2010eko Alemaniako Superkopa irabazi zuen, 81. minutuan gol bat sartuta.

2011ko ekainaren 7an, kontratua amaitzear zegoela, Klosek ez zuen akordiorik lortu Bayernekin, eta 2010-11 denboraldiaren amaieran taldea utzi zuen. Bere azken denboraldian gol bat sartu zuen Bundesligan 20 partidatan.[5]

Hiru urteko kontratua sinatu zen Italiako Serie Ako Lazioarekin 2011ko ekainaren 9an.

Goran Pandev berdindu zuen64 golekin, klubaren garai guztietako golegile ez-italiar nagusi gisa, eta Lazion amaitu zuen bere ibilbidea, klubaren garai guztietako zazpigarren golegile nagusi gisa 2015-16 denboraldian.[6]

Selkzioarekin

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Polonian jaioa izan arren, Klose, bere aitaren jatorriagatik, nazioartekoa izan da Alemaniako futbol selekzioarekin 137 partidatan. 71 gol sartu ditu. Gaur egun, Lionel Messi eta Kylian Mbapperekin batera dago Munduko Futbol Kopako golegile historikoen zerrendako top 3an, 345 golekin.[7] Azkena 2014ko Munduko Txapelketako finalerdian sartu zuen, Brasilen aurka, uztailaren 8an. Ronaldo gainditu zuen, aurreko golegile historikoa. Txapelketa horretan irabazi zuen munduko kopa.[8]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Miroslav Klose, el honrado delantero que superó a Ronaldo en los Mundiales - Marca.com» Marca.com (kontsulta data: 2026-06-23).
  2. EITB. «Leo Messik Miroslav Kloserekin berdindu du, Munduko Txapelketako historiako golegilerik onenetako lehen postuan» kirolakeitb.eus (kontsulta data: 2026-06-23).
  3. EITB. «Messi, Munduko Txapelketen historiako golegilerik onena» kirolakeitb.eus (kontsulta data: 2026-06-23).
  4. «Miroslav Klose - Matches and Goals in Bundesliga» www.rsssf.org (kontsulta data: 2026-06-23).
  5. (Ingelesez) Offside, Bayern. (2008-08-08). «Player Profile: Miroslav Klose» Bavarian Football Works (kontsulta data: 2026-06-23).
  6. (Italieraz) «Lazio, Klose saluta con un record: è il miglior goleador straniero come Pandev» La Gazzetta dello Sport - Tutto il rosa della vita 2016 (kontsulta data: 2026-06-23).
  7. (Gaztelaniaz) País, Vía. «Noticias historias y tendencias de Córdoba» Vía País (kontsulta data: 2026-06-23).
  8. (Gaztelaniaz) Studios, Element. «Otro récord para Miroslav Klose - TIRO LIBRE» Tiro Libre (kontsulta data: 2026-06-23).