Deportivo Alavés

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Deportivo Alavés
Ezizena(k) Babazorroak, Glorioso, Pink Team
Sorrera 1921
Futbol zelaia Mendizorrotza
(edukiera: 19.200 lagun)
Jabea Euskal Herria Josean Kerejeta
Presidentea Euskal Herria Alfonso Fernández de Trocóniz
Entrenatzailea Euskal Herria Alberto López
Liga 2. maila
2014-15 13.a
Webgunea www.alaves.com
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Deportivo Alavés edo Glorioso 1921. urtean sortutako Euskal Herriko futbol taldea da. Gaur egun, Gasteizko futbol talde nagusia da. Espainiako futbol ligako lehen mailan 11 denboraldiz aritu da, eta bigarren mailan 34 guztira. 2001ean UEFA Kopako txapeldunordea izan zen; huraxe izan zen taldearen lorpenik handiena.

Azkenekoz 2005ean igo zen lehen mailara, bere historian zehar laugarren aldiz. 2009an, ordea, bigarren B mailara jaitsi zen; 2013an, atzera bigarren mailara igotzea lortu zuen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deportivo Alavés futbol taldea, Arabako probintzia mugakideetan zegoen futbol zaletasunari esker jaio zen. Bere lehendabiziko urteetan Sport Friends zuen izena baina 1921. urteko urtarrilaren 21an izenez aldatu zen, Deportivo Alaves deitzeko. Taldea sortu zenetik orain arte, Alavesen lorpenik handiena 2001. urteko UEFA Koparen txapeldun-ordea izatea da.

Talde "Babazorroak" 1920/21 denboraldian, B seriean egin zuen debuta talde profesional bezala. Hurrengo urtean, Ciriaco, Quincoces, Antero, Roberto eta Modesto jokalariak fitxatu zituen. Hauek gainera talde honetako lehenengo nazioarteko jokalariak izan ziren, Amsterdamgo Olinpiar Jokoetan jokatu zuten.

Lehenengo txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1928an Espainiako liga sortu zen eta Alavés bigarren mailan ezarri zuten. Urte horretan Errege Kopako final laurdenetara iritsi zen eta lehen mailara igotzea lortu zuen hiru urtez egon zen bertan. 1930an Bizkaiko txapelketa irabazi zuen. 1932an azken postuan gelditu eta jeitsi egin zen. Arazo ekonomikoen erruz bigarren mailan ere azken postuan gelditu eta hirugarren maialra jeitsi zen. Gerra Zibilaren garaian Estatu mailako txapelketan ez ziren jokatu baina eskualdetakoak bai, eta Alavések bi txapelketa irabazi zituen, (1930an), Nafarroakoa (1938an) eta Gipuzkoakoa (1939an).

Liga txapelketa berreskuratu zenean bigarren mailan ezarri zuten taldea baina hirugarren mailara jeitsi zen. Dena dela, aipatzekoa da 1939ko Errege Kopan berriz ere Erre Kopako final erdiak jokatu zituela eta Sevillak ozta-ozta garaitu zuela, Andaluzian 6-5 galdu baitzuten arabarrek eta etxean 1-1 berdindu. Hurrengo urteetan hirugarren mailan jokatu zuen eta 1946an talde apalek jokatzen zuten Federazioaren Kopa irabazi zuen finalean SD Suecari 3-2 irabaziz.

Hamarkada grisak (50, 60, 70, 80)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1951ean bigarren mailara igo eta 1954an berriz igo zen lehen mailara. Bi urtez egon zen bertan, lehenengoan 10. postuan bukatu zuen eta bigarrenean 14. egin eta jeitsi egin zen. Hurrengo hiru hamarkadak bigarren maila eta hirugarren mailan aritu zen. Garairik eskasena 1964 eta 1974 arteko hirugarren mailako denboraldiak izan ziren. 1974an berriz bigarren mailara igo eta kategoria honetako talde klasikoa bihurtu zen, baina inoiz ez zen aurreko postuetan sailkatu, posturik onena 8.a izan zuen. Urte horietan jokalari garrantzitsuak izan zituen Alávesek, Jorge Valdano, Ortigosa, Pavón, Urquía, Uriona eta Sánchez Martín besteak beste. 1983an bigarren B mailara jeitsi zen. 1986an 5. egin zuen baina arazo ekonomikoengatik hirugarren mailara jeitsiarazi zuen Federazioak. Taldea desagertzear egon zen berriz ere.

Urrezko Aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1989-90 denboraldian, enpresaburu talde batek Alaves futbol taldea erosi zuen eta 5 urtez jarraian bigarren mailara igotzeko Play off-ak jokatu ondoren, 1995eko ekainaren 21ean lortu zuen, Txutxi Arangurenek taldea bere aginduetara zuelarik. Hiru urte geroago, 1998an, lehenengo mailara igo zen berriz. Urte honetan Errege Kopan txapelketa bikaina egin zuen, tartean Real Madril eta Deportivo de La Coruña kanporatu baitzituen. Finalerdietan ordea RCD Mallorcak utzi zuen finala jokatzeko aukerarik gabe.

Lehenengo mailako aurreneko denboraldian mantentzea lortu zuen baina azken partidararte itxaron behar izan zuen. Hurrengo denboraldian, ligan 6. postuan gelditu zen. San Mamesen jokaturiko azken partida galdu ez balu laugarren ere egingo zuen Deportivo Alaves-ek. Lorturiko postuari esker UEFA Kopara sailkatzea lortu zuen. Gaziantepspor, izan zen Alaves-en lehenengo aurkaria UEFA-n. Ibilbide arrakastatsua izan zuen txapelketan, Lillestrøm SK, Rosenborg BK, Milango Inter, Rayo Vallecano eta FC Kaiserslautern kanporatuz. Azkenean finalera iritsi zen eta ez zen partidu makala izan, Liverpool FC-ren aurka jokatu eta 5-4ko emaitzaz galdu zuen, luzapenean sarturiko "urrezko golak" erabaki zuen txapelduna. Baliteke Alaves-ek bere historian zehar eginiko partidurik onena izatea. Egia esan, talde biek UEFA irabaztea merezi izan zuten, baina tamalez txapelduna talde bakarra izan daiteke. Urte hartan erabakigarria izan zen Javi Moreno aurrelariaren lan bikaina. Taldeak ere hainbat meritu izan zuen, UEFA txapelketan historian gol gehien sartu zuen taldea izan zen (36 gol), eta finalera iritsi zen lahan talde debutaria ere izan zen. Azkenik "zale onenen saria" ere eman zion UEFAk. UEFA-ko partidu guztietan, Alavesek bazkide guztien izenak zeramatzan kamiseta janzten zuen bazkideak omentzeko asmoz. Bitxikeria gisa aipatuko behar da kolore arroxa erabili zuela eta Europan "Pink team" izenaz ezagutu zen.

Urte hartako partidu ugarien eraginez ligan 10. egin zuen baina 2002an berriz ere 7.a izan zen eta berriz Europan aritzeko aukera izan zuen. Ez zen ordea hain arrakastatsua izan eta Beşiktaş JK-ek bigarren itzuliak kanporatu zuen, Gasteizen 1-1 berdindu eta Istanbulen 1-0 galdu baitzuten arabarrek. Hurrengo urtean 17. postuan gelditu eta bigarren mailara jeitsi zen. Bigarren mailako lehen denboraldian laugarren egin zuen eta Errege Kopako finalerdietara iritsi zen berriz. Oraingoan Zaragozak kanporatu zuen.

Taldearen krisi handia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arazo ekonomiko larriak zituen Alavések eta 2004an Dmitry Piterman ukrainarrak taldearen akzioen %51 erosi zituen. Fitxaje handiak egin eta berriz lehen mailara itzuli zen baina denboraldi bakarra egin zuen bertan. Sentimiento Albiazul zale taldeari "gentuza" deitu eta udaletxearen aurka epaitegietara joateko mehatxuak egin zituenean zale, jokalari eta instituzioekin eralzioak nabarmen okertu ziren. Nominak ez ordaintzen hasi zenean egoera asko okertu zen. Azkenik 2007an Pitermanek taldea utzi zuen. Hiru urte hauetan taldearen zorra 3 milioi eurotatik 23 milioitara pasa zen. 2009an bigarren B mailara itzuli zen. Lau urte egin zituen bertan.

Berriz ere bigarren mailan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012an liga irabazi eta play-offetan Real Jaén garaituz lortu zuen bigarren mailara itzultzea. Lehenengo denboraldia ez zen erraza izan eta azken partida erabakigarria berriz ere Jaénen jokatzea egokitu zitzaion. Talde bientzat zen erabakigarria, irabazten zuena salbatu eta galtzailea bigarren B mailara jeitsiko baitzen. Partida zoroa izan zen azken zortzi minututan 1-0tik 2-3ra aldatu baitzen markagailua. Guzmánek luzapenean sarturiko golak salbatu zuen Alavés. Hurrengo denboraldia lasaiagoa izan du eta une batzutan igoera play-offari begiratzen egon den arren azkenean erdialdean amaitu du.

Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Etxeko uniformea: Zuri eta urdin koloreak dituen kamiseta marraduna, prakamotz urdina, galtzerdi zuri karel urdin batekin.
  • Kanpoko uniformea: Arrosa koloreko kamiseta prakamotz beltzez lagundua eta galtzerdi arrosak.

Etxeko uniformearen bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1921
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1925
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1926-1990
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1991-1999
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1999-2002
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2002-2006
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2006-2008
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2008-2010
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2010-2011
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2011-2012

Kanpoko uniformearen bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1994-1995
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1995-1999
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1999-2002
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2002-2005
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2005-2006
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2006-2008
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2008-2009
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2009-2011
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2011-2012

UEFA kopan erabilitako uniformeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2000-2001
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Final 2000-2001
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2002-2003

Ereserkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Alavesen ereserkia»

Alavesen ereserkia Alfredo Donnay gasteiztar musikariak 1950eko hamarkadan idatzi zuen, gaztelaniaz. Abian ipini zuten ereserkia euskaraz egiteko proiektua, Dmitry Pitermanek antolatu baitzuen lehiaketa. 10.000 euroko saria emango zen, eta zaleek sakelako telefonoaren bitartez bozkatuko zuten, baina azkenean bertan behera gelditu zen asmoa.

Hauexek dira ereserkiaren hitzak:

Bravo equipo albiazul
que resurges potente otra vez,
recordando la gloria
de aquel gran Deportivo Alavés.
Vitoria ha puesto en tí
su esperanza y su gran ilusión,
de que llegues a ser
de tu grupo algún día campeón.
Ánimo pues, valiente Deportivo.
Ánimo pues, con entusiasmo hay que luchar
para lograr de nuevo aquellos triunfos
que dieron gloria al equipo y la ciudad.
Ánimo pues, valiente Deportivo,
poned coraje y nobleza al pelear.
Vitoria entera te aplaude y te acompaña
para poder el gran triunfo alcanzar.

Instalazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deportivo Alavesek 3 instalazio ditu.


Futbol zelaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendizorrotzeko futbol zelaia, 1924. urteko apirilaren 27an inauguratu zutena, Cervantes Pasealekuan kokaturik dago, udal-igerilekuak eta Estadio Fundazioaren ondoan. Hala ere, Alavesek UEFA Kopan parte hartu zuen urtean birmoldatu zuten, 105x67 metro eta 19.981 zaleentzako zelaia utziz.

Museoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005. urtearen hasieran inauguratu zuten bere barrukaldean trofeoak erakusgai egon zitezten. Hantxe, UEFA-ren txapeldun orde eta Alaveseko zaletuei Europako zalegorik hoberena izateagatik eskaini zizkieten trofeoak daude, Dmitry Pitermanen Salvador Daliren koadroez gain.

Taldearen datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orokorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012/2013ko denboraldiraino kontuan hartuta, hauek dira klubaren daturik garrantzitsuenak:

  • Denboraldiak 1. mailan: 11 (1930/1931, 1931/1932, 1932/1933, 1954/1955, 1955/1956, 1998/1999, 1999/2000, 2000/2001, 2001/2002, 2002/2003, 2005/2006, 2006/2007)
  • Denboraldiak 2. mailan: 36
  • Denboraldiak 2. B mailan: 12
  • Denboraldiak 3. mailan: 22
  • Ligako posturik onena: 6. lehen mailan (1999/2000 denboraldian)


Sakontzeko, irakurri: «Deportivo Alavésen ibilbidea Europan»

Kirol lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioartean (0)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainian (8)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste txapelketa batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakarkakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jokalariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nabarmenenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

UEFAko 2001eko finalean aritutako jokalariak.
     

Lehen taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Deportivo Alavés 2015-2016»
Sakontzeko, irakurri: «Deportivo Alavés 2014-2015»
Zbk. Postua Jokalaria
1 Euskal Herria ATE Iñaki Goitia
3 Espainia ATZ Raúl García
4 Espainia ERD Rafa García
5 Espainia ATZ Víctor Laguardia
6 Espainia ERD Sergio Tejera (Espanyolek utzita)
7 Espainia ERD Juli
8 Espainia ERD Toti
9 Serbia AUR Ranko Despotović
10 Espainia AUR Manu Barreiro
11 Euskal Herria AUR Ion Vélez
13 Espainia ATE Manu
14 Espainia ATZ Ernesto Galán
Zbk. Postua Jokalaria
15 Euskal Herria ERD Marco Sangalli (Real Sociedadk utzita)
16 Espainia ERD Daniel Toribio
17 Euskal Herria ATZ Unai Medina
19 Euskal Herria ERD Manu García
20 Txekiar Errepublika ATZ Jiří Jarošík
21 Espainia ATZ Migue
22 Espainia ERD Juanma
23 Euskal Herria ATZ Xabi Castillo
24 Euskal Herria ERD Jagoba Beobide
27 Euskal Herria ATZ Einar Galilea
28 Euskal Herria ERD Sergio Llamas
12 Katalunia ERD Manu Lanzarote

Entrenatzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aipagarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • José Baonza (1929-1931): Taldea lehenengo aldiz Bigarren Mailako txapelduna izan zen eta ondoren bi denboraldiz Lehen Mailan jokatu zuten entrenatzaile honekin.
  • Carlos Caballero (1951-1955): Berarekin Alavesa bigarren aldiz Bigarren Mailako txapelketa eskuratu zuen eta hurrengo urtean Lehen Mailan jokatu zuten.
  • Marco Antonio Boronat (1997-98): Hirugarren eta azken aldiz lortu zuten txapeldunak izatea Bigarren Mailan.
  • José Manuel Esnal (1998-2003): Bost denboraldiz egon ziren Lehen Mailan berarekin, inoizko tarterik luzeena, eta tartean eskuratu zuten taldeko lorpenik handiena, UEFA Kopan txapeldunordeak izatea alegia.

Guztiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1926-1927 J. M. Martínez
  • 1926-1927 Amadeo García de Salazar
  • 1928-1929 R. Adarraga
  • 1929-1931 José Baonza
  • 1931-1932 José Encinas
  • 1932-1932 A.G. Salazar
  • 1938-1939 A. G. Salazar
  • 1939-1940 B. Albéniz
  • 1939-1941 Txomin Rey
  • 1940-1941 Francisco Gamborena
  • 1941-1943 G. de Audicana
  • 1943-1944 I. M. Alcorta
  • 1944-1947 Txomin Rey
  • 1946-1948 T. Beristain
  • 1947-1948 B. Albéniz
  • 1947-1948 D. Esparza
  • 1948-1949 I. Oceja
  • 1949-1950 C. Petreña
  • 1950-1952 L. Ausina Tur
  • 1952-1953 A. Molinos
  • 1952-1953 F. Muñoz
  • 1952-1953 A. Alsua
  • 1953-1956 M. Echezarreta
  • 1956-1958 Luis Urquiri
  • 1958-1959 R. Iriondo
  • 1958-1960 M. Echezarreta
  • 1960-1963 Román Galarraga
  • 1963-1964 M. G. Arroyo
  • 1964-1965 A. Calvo
  • 1965-1966 Lasa
  • 1965-1966 Luis Urquiri
  • 1965-1966 A. Barcina
  • 1966-1967 F. Elizondo
  • 1966-1967 D.de Quincoces
  • 1967-1969 I. Izaguirre
  • 1968-1970 Ferenc Puskás
  • 1969-1970 M. Ibarra
  • 1969-1970 A. Calvo
  • 1970-1972 A. Barcina
  • 1971-1972 G. de Andoin
  • 1971-1972 M. Millán
  • 1972-1973 K. Aguirre
  • 1973-1975 Román Galarraga
  • 1974-1975 I. Eizaguirre
  • 1974-1975 J. Ispizua
  • 1975-1976 Abdallah Ben Barek

Presidenteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aipagarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jose Gabriel de Ginea (1923-28): Historiako bigarren presidentea izan zen, Mendizorrotzeko zelaia inauguratu zuena.
  • Jose Maria Aresti (1947-51): Alavesak bere agintaldiko azken urtean Bigarren Mailarako igoera erdietsi zuen, hainbat urtez horretarako borrokatu ostean.
  • Carlos Caballero (1951-55): Taldeak bigarren aldiz Lehen Mailarako igoera lortu zuen.
  • Juan Arregi (1958-59, 1974-76 eta 1989-98): Hiru tarteetan zehar ibili zen presidente moduan, luzeena azkena eta 7 urtekoa izan zelarik.
  • Hipólito Lalastra (1977-1981): Jorge Valdanok bere agintaldian jokatu zuen taldean 4 urtez.
  • Jose Luis Menoyo (1988-89): Denboraldi latza pairatu zuen klubak ez desagertzeko borrokan, arazo ekonomiko larriak zirela-eta.
  • Gonzalo Antón (1998-2004): José Manuel Esnalekin batera inoizko garairik onena zuzendu zuen.
  • Dmitry Piterman (2004-2007): Bere zuzendaritza polemikoaren baitan taldea azkeneko aldiz igo zen Lehen Mailara.

Guztiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1921-1923 Hilario Dorado
  • 1923-1928 José Gabriel de Guinea
  • 1928-1929 Federico Del Campo
  • 1929-1930 Félix Alfaro
  • 1930-1931 Valentín Verástegui
  • 1931-1934 Ángel Gareizábal
  • 1934-1936 Luis Villanueva
  • 1936-1944 Luis Manso Ruiz
  • 1944-1946 Fernando De Verástegui
  • 1946-1947 Pedro Orbea
  • 1947-1951 José María Aresti
  • 1951-1955 Carlos Caballero
  • 1955-1956 Luis Molina
  • 1956-1958 Salvador García del Diestro
  • 1958-1959 Juan Arregui Garay
  • 1959-1960 José María Mariaca
  • 1960-1967 José Ustarán
  • 1967-1969 Juan Gorospe
  • 1969-1970 Juan Gómez Baluegera
  • 1970-1972 José Antonio Orbea
  • 1972-1974 Ricardo Ruiz de Gauna
  • 1974-1976 Juan Arregui Garay
  • 1976-1977 José Luis Ruiz de Arcaute
  • 1977-1981 Hipólito Lalastra
  • 1981-1982 Luis Ortiz de Zárate
  • 1982-1982 Juan Arregui Garay
  • 1983-1984 Javier Martínez Balza
  • 1984-1986 Julián Ortiz Gil
  • 1986-1988 José Antonio Rozas
  • 1988-1989 José Luis Menoyo
  • 1989-1998 Juan Arregui Garay
  • 1998-2004 Gonzalo Antón
  • 2004-2007 Dmitry Piterman
  • 2007-2010 Fernando Ortiz de Zárate
  • 2010-2011 Alfredo Ruiz de Gauna
  • 2011-2013 Avelino Fernández de Quincoces
  • 2013-... Alfonso Fernández de Trocóniz

Alaves B[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Deportivo Alaves B»

Deportivo Alaves B taldearen bigarren taldea da. 1921. urtean sortu zuten ere eta 2. B Mailan aritzen da (II. Multzoan).

Futbol zelaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"El Glorioso" (Betoñu), 1000 zaleentzako lekua duena.

Datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Entrenatzailea: Jose Manuel Mateo
  • Denboraldiak 2. Mailan: 0
  • Denboraldiak 2. B Mailan: 7
  • Denboraldiak 3. Mailan: 15
  • Debut-a 2. B Mailan: 99-00
  • Ligako posturik onena: 5º (2. B Mailan 02-03 Denboraldian)

Zaleak: Iraultza 1921[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iraultza 1921 taldea eratu zen 2014ko martxoan Alavés taldeko zaleak batu (batez ere Alavés Gare) eta piztu asmotan. Mi Taberna dute egoitza ofiziala eta hasiera batean 800 bazkide inguruk osatzen dute. Abesti berriak atera dituzte eta gogotsu aritzen dira Alavés animatzen, hala Mendizorrotzan nola kanpoko estadiotan.

Ekintza bereziak ere antolatzen dituzte, bai Alavés bultzatzen dutenak baina baita elkartasun ekintzak ere, esate baterako gerra eremuetan dauden errefuxiatuentzako arropak bidaltzeko ere. [1]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Deportivo Alavés Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Euskaraz)[1] www.argia.com Ibai Ruiz: Iraultza 1921 futbola baliatzen dugu injustiziak salatu eta jendea kontzientziatzeko.