1. periodoko elementu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

1. periodoko elementuak taula periodikoan 1. periodoa osatzen dutenak dira, hau da, hidrogenoa eta helioa. Lehenengo periodoak lehenengo energia maila (1s) solik betetzen du eta beste edozein periodok baino elementu kimiko gutxiago ditu. Elementu hauek lehenengo periodoan kokatzen dira, komunean dituzten ezaugarrienagatik.

Hidrogenoak (Z=1) halogenoen antzeko ezaugarriak ditu, baina bere ezaugarri kimikoak metal alkalinoen antzekoagoak direnez, hauekin batera irudikatzen da.

Helioak (Z=2) gas noble bat bezela jokatzen du eta periodoaren bukaeran kokatzen da (18. taldean). Hurrengo periodoak 8 elementu ditu, beste gas noble bat agertzen den arte; hau da, bere ezaugarri berak dituena. Egoera hau, gaur egungo egitura atomikoari esker azal daiteke.


Periodo honetako elementu kimikoak
Taldeak 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18
#
Izenak
1
H
2
He
e--konf.



Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 1. periodoko elementu Aldatu lotura Wikidatan