Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Konfigurazio elektroniko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Elektroien orbital atomiko eta molekularrak

Konfigurazio elektronikoa, fisika atomikoan eta kimikan, atomo bateko, molekula bateko edo beste edozein egitura fisikotako (esaterako, kristal bateko) elektroiek daukaten antolamenduari deritzo.

Beste partikula elemental batzuk bezala, elektroiek mekanika kuantikoaren legeen arabera jokatzen dute, eta bi motatako portaera erakusten dute: partikula gisakoa eta uhin gisakoa. Ikuspuntu formaletik, elektroi jakin baten kuantu-egoera bere uhin-funtzioaren arabera definituta dago, hau da, espazioa eta denbora integratzen dituen funtzio konplexu baten arabera. Mekanika kuantikoaren Copenhagen-eko interpretazioari kasu eginez, elektroi jakin baten kokapena ez dago ondo definiturik neurketa-ekintza batek berau detektatzen duen arte. Neurketa-ekintzak elektroia espazioaren puntu jakin batean detektatzeko duen aukera, uhin-funtzioak puntu horretan duen balio absolutuaren karratuarekiko proportzionala da.

Elektroiak energia-maila batetik beste batera higitzen dira energia-kuantu bat, fotoi eran, igortzen edo xurgatzen dutenean. Pauliren bazterketa printzipioaren arabera, orbital atomiko batean ezin dira existitu bi elektroi baino gehiago; hortaz, elektroi bat beste orbital batera higituko da bertan leku bat libre badago.

Atomoen konfigurazio elektronikoa ezagutzea oso erabilgarria da elementuen taula periodikoaren egitura ulertzeko. Atomoak elkarrekin lotuta mantentzen dituzten lotura kimikoak deskribatzeko ere erabiltzen da kontzeptu hau. Ideia honek laserren eta erdieroaleen propietate bereziak azaltzeko ere balio du.

Geruzak eta azpigeruzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

s (=0) p (=1)
m=0 m=0 m=±1
s pz px py
n=1 S1M0.png
n=2 S2M0.png Pz orbital.png Px orbital.png Py orbital.png

Konfigurazio elektronikoa Bohr ereduaren bitartez asmatu zen. Elektroiaren izaera mekaniko-kuantikoari lotuta elektroiaren ulerpenean aurrerapenak izan diren arren, ohikoa da geruza eta azpigeruzei buruz hitz egitea oraindik.

Elektroi-geruza bat oinarrizko zenbaki kuantiko (n) berdina partekatzen duten egoera baimenduen zerrenda da. Atomo baten n. elektroi-geruzak 2n2 elektroi osta ditzake; adibidez, lehenengo geruzak 2 elektroi har dezake, bigarrenak 8, hirugarrenak 18, eta abar. 2 berretzailearen jatorria elektroi biraren egoerak ematen du. Orbital atomiko bakoitzak kontrako spina duten bi elektroi baimentzen ditu, bat +1/2 spinarekin (goranzko gezi batekin denotatuta normalean), eta bestea -1/2 spinarekin (beheranzko geziarekin).

Azpigeruza bat geruza baten barneko egoera taldea da, zenbaki kuantiko azimutal komun batek definituta, ℓ. ℓ = 0, 1, 2, 3 balioek s, p, d eta f etiketei dagozkie, hurrenez hurren. Esate baterako, 3d azpigeruzak n = 3 eta ℓ = 2 edukiko ditu. Azpigeruza batean kokatuta egon daitekeen elektroi kopuru maximoak 2(2ℓ+1) adierazpenak mugatzen du. Honek bi elektroi ematen dio s azpigeruzari, sei elektroi p azpigeruzari, hamar elektroi d azpigeruzari eta hamalau elektroi f azpigeruzari. Geruzek eta azpigeruzek osta ditzaketen elektroi kopurua mekanika kuantikoaren ekuazioetatik dator, bereziki Pauliren bazterketa printzipiotik. Honek zehazten du atomo bereko bi elektroik ezin dituztela lau zenbaki kuantiko berdinak izan.

Notazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Notazio estandarra erabiltzen da atomoen eta molekulen konfigurazio elektronikoa ezaugarritzeko. Atomoentzako, notazioak orbital atomikoen definizioa du (n ℓ itxuran, adibidez, 1s, 2p, 3d, 4f orbital bakoitzari esleitutako elektroi kopurua aginduz (edo azpigeruza beraren orbital multzoari) goi-indize baten bitartez. Adibidez, hidrogenoak elektroi bat du lehenengo geruzaren s orbitalean, hortaz bere adierazpena 1s1 da. Litioak bi elektroi ditu 1s azpigeruzan eta bat 2s azpigeruzan (energia handiagokoa). Hori dela eta, bere konfigurazioa 1s2 2s1 idazten da (bat-ese-bat, bi-ese-bat ahoskatua). Fosforoarentzako (zenbaki atomikoa: 15), horrela idatziko da: 1s2 2s2 2p6 3s2 3p3.

Elektroi kopuru handia duten atomoentzako notazio hau oso luzea izan daiteke, eta horregatik, notazio laburtua erabiltzen da, lehenengo azpigeruzak gas noble batenak direla kontuan hartzen. Adibidez, fosforoa argon eta neonetik (1s2 2s2 2p6) aldentzen da bakarrik hirugarren geruzaren presentziaren ondorioz. Horrela, neonaren konfigurazio elektronikoarekiko adieraz daiteke fosforoaren konfigurazio elektronikoa: [Ne] 3s2 3p2. Notazio hau erabilgarria da gogoan hartzen bada elementuen propietate kimiko gehienak kanpoko geruzetatik baldintzatuta datozela.

Orbitalen idazte ordena orbitalen egonkortasun erlatibotik dator, energia orbital txikiena dutenak idatziz lehentasunez. Honen esangura da, idazkerak erregela batzuk jarraitzen dituen arren, salbuespenak aurkitzen direla. Atomoen gehienezkoak Madelung erregelak zehaztutako ordena jarraitzen du. Horren arabera, burdinaren konfigurazio elektronikoa honela idatziko litzateke: [Ar] 4s2 3d6. Beste notazio eredu batek orbitalak antolatzen ditu lehenengo zenbaki kuantikoaren arabera, burdinaren adierazpena era honetan aldatuz: [Ar] 3d6 4s2 (argonaren konfigurazioan inplizituak aurkitzen diren 3s eta 3p orbitalekin elkartuz 3d orbitala). Elektroi batek betetako orbitalen 1 goi-indizea ez da derrigorrezkoa.

Jatorri historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Niels Bohr (1923) izan zen elementuen propietateen periodizitatea atomoaren elektroi egituran azalduta egon zitekeela proposatu zuen lehenengo pertsona.[1] Haren proposamenak oraingo Bohren atomo ereduan oinarrituta daude, non elektroi geruzak orbitalak ziren nukleotik distantzia batera zehaztuta. Gaur egun, Bohren jatorrizko konfigurazioa erabili beharrean, era laburtua erabiltzen da: sufrea 2, 4, 4, 6 eran, 1s2 2s2 2p6 3s2 3p4 (2.8.6) idatzi beharrean. Hurrengo urtean, E. C. Stonerrek Sommerfeldren hirugarren zenbaki kuantikoa barneratu zion elektroi geruzen deskribapenari, eta zuzenki aurreikusi zuen sufrearen egitura 2, 8, 6 eran. Hala ere, Bohren eta Stonerren sistemek ezin zuten zuzenki deskribatu eremu magnetiko baten barneko espektro atomikoa (Zeeman efektua). Bohrek ezagutzen zituen eragozpen hauek (eta beste batzuk), eta Wolfgang Pauli bere lagunari idatzi zion laguntza eske teoria kuantikoa salbatzeko asmoz (gaur egun “teoria kuantiko zaharra” gisa ezagutzen dena). Pauli konturatu zen Zeeman efektuaren eragile bakarra atomoaren kanpoaldeko geruza zela. Hortaz, Pauli Stonerren geruza egitura erreproduzitzeko gai izan zen, baina azpigeruzen egitura zuzena erabiliz, laugarren zenbaki atomikoaren barnerapenarekin bere inklusio printzipioaren (1925) [2] bitartez.

Debekatuta dago n zenbaki kuantiko nagusia duten elektroi bat baino gehiagok beste hiru zenbaki kuantiko berdinak izatea k [l], j [ml] eta m [ms]. Schrödingerren ekuazioak[3], 1926an argitaratuak, adierazten du lau zenbaki kuantikoetatik hiru hidrogeno atomoarentzako haren ebazpenaren ondorio zuzenak direla. Soluzio hau gaur egungo kimikako testuliburuetan aurkitzen den orbital atomikoak ematen ditu. Espektro atomikoaren ikerkuntzak atomoen konfigurazio elektronikoa esperimentalki zehazteko aukera eman zuen, eta arau enpiriko bati (Madelung erregelaz (1936)[4] ezagutua) bidea eman zion orbital atomikoen elektroi antolaketa zehazteko.

Antolaketa elektronikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azpi-maila eta orbitaletan antolatutako elektroien antolaketa da. Elementuen konfigurazio elektronikoa Moellerren diagramaren bitartez irudikatzen da. Moellerren diagrama ulertzeko hurrengo taula erabiltzen da:

s p d f
k = 1 1s
l = 2 2s 2p
m = 3 3s 3p 3d
n = 4 4s 4p 4d 4f
o = 5 5s 5p 5d 5f
p = 6 6s 6p 6d 6f
q = 7 7s 7p 7d 7f

Distribuzio elektronikoa aurkitzeko diagonaletan idazten dira notazioak, goitik behera eta eskuinetik ezkerrera (koloreak jarraitu).

1s 2s 2p 3s 3p 4s 3d 4p 5s 4d 5p 6s 4f 5d 6p 7s 5f 6d 7p

Eraiketa printzipio hau (Aufbau printzipio izenarekin, alemanetik “eraikuntza”) Bohri esleitutako konfigurazio elektronikoko kontzeptu oso garrantzitsua izan zen. Era honetan formula daiteke:[5]

Orbitalak bakarrik egon daitezke okupatuta bi elektroiez gehienez, maila energetikoen orden gorakorrarekin: energia gutxiagoko orbitalak energia handiagokoak baino lehen betetzen dira.

Hala, elementuen atomoak duten egitura elektronikoa deskribatzeko orbitalen maila energetikoaren ordena erabil daitekeela ikusten da. Azpi-maila bat 1 edo 2 elektroirekin bete daiteke. p azpi-mailak 1 eta 6 arteko elektroi izan ditzake; d azpi-mailak 1 eta 10 bitartean eta f azpi-mailak 1 eta 14 elektroi bitartean. Orain, posiblea da deskribatzea atomoen egitura elektronikoa elektroien azpi-maila edo distribuzio orbitala zehazten. Elektroiak energia gutxiagoko orbitaletan kokatuko dira lehenengo; hauek guztiz beteta daudenean, energia handiagoko hurrengo azpi-maila erabiltzen da. Hau hurrengo taularen bitartez adierazi daiteke:

s p d f
n = 1 2
n = 2 2 6
n = 3 2 6 10
n = 4 2 6 10 14
n = 5 2 6 10 14
n = 6 2 6 10
n = 7 2 6

Konfigurazio elektronikoa aurkitzeko aurreko prozedura berbera erabiltzen da, orbital bakoitzeko elektroi kopuru maximoa gaineratuz.

1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 4s2 3d10 4p6 5s2 4d10 5p6 6s2 4f14 5d10 6p6 7s2 5f14 6d10 7p6

Azkenik, konfigurazioa hurrengo moduan geratzen da: 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 4s2 3d10 4p6 5s2 4d10 5p6 6s2 4f14 5d10 6p6 7s2 5f14 6d10 7p6. Elementu baten konfigurazio elektronikoa zehazteko, zenbat elektroi moldatu behar diren kalkulatzearekin aski da, eta gero azpigeruzetan antolatu behar dira energia gutxikoetatik hasiz eta azpigeruzak betez. Beste elementu batekin konparatuz, unitate batez zenbaki atomiko handiagoa duen elementu batek elektroi unitate bat gehiago izango du. Energia azpigeruzak horrela areagotzen dira:

- s, p, d, f azpi-mailak: energia areagotzen da.

Dena den, salbuespenak existitzen dira trantsizio elementu batzuk kobre eta kromoaren kokapenean jartzean, non elektroia bultzatu egiten baita ez-ohiko konfigurazio bat emanez.

Elementu kimikoen konfigurazio elektronikoen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atomo-zenbaki Elementua Ikur kimiko Notazio laburra Notazio luzea
1 Hidrogeno H 1s1 1s1
2 Helio He 1s2 1s2
3 Litio Li [He] 2s1 1s2 2s1
4 Berilio Be [He] 2s2 1s2 2s2
5 Boro B [He] 2s2 2p1 1s2 2s2 2p1
6 Karbono C [He] 2s2 2p2 1s2 2s2 2p2
7 Nitrogeno N [He] 2s2 2p3 1s2 2s2 2p3
8 Oxigeno O [He] 2s2 2p4 1s2 2s2 2p4
9 Fluor F [He] 2s2 2p5 1s2 2s2 2p5
10 Neon Ne [He] 2s2 2p6 1s2 2s2 2p6
11 Sodio Na [Ne] 3s1 1s2 2s2 2p6 3s1
12 Magnesio Mg [Ne] 3s2 1s2 2s2 2p6 3s2
13 Aluminio Al [Ne] 3s2 3p1 1s2 2s2 2p6 3s2 3p1
14 Silizio Si [Ne] 3s2 3p2 1s2 2s2 2p6 3s2 3p2
15 Fosforo P [Ne] 3s2 3p3 1s2 2s2 2p6 3s2 3p3
16 Sufre S [Ne] 3s2 3p4 1s2 2s2 2p6 3s2 3p4
17 Kloro Cl [Ne] 3s2 3p5 1s2 2s2 2p6 3s2 3p5
18 Argon Ar [Ne] 3s2 3p6 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6
19 Potasio K [Ar] 4s1 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 4s1
20 Kaltzio Ca [Ar] 4s2 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 4s2
21 Eskandio Sc [Ar] 3d1 4s2 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d1 4s2
22 Titanio Ti [Ar] 3d2 4s2 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d2 4s2
23 Banadio V [Ar] 3d3 4s2 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d3 4s2
24 Kromo Cr [Ar] 3d5 4s1 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d5 4s1
25 Manganeso Mn [Ar] 3d5 4s2 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d5 4s2
26 Burdin Fe [Ar] 3d6 4s2 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d6 4s2
27 Kobalto Co [Ar] 3d7 4s2 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d7 4s2
28 Nikel Ni [Ar] 3d8 4s2 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d8 4s2
29 Kobre Cu [Ar] 3d10 4s1 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s1
30 Zink Zn [Ar] 3d10 4s2 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2
31 Galio Ga [Ar] 3d10 4s2 4p1 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p1
32 Germanio Ge [Ar] 3d10 4s2 4p2 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p2
33 Artseniko As [Ar] 3d10 4s2 4p3 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p3
34 Selenio Se [Ar] 3d10 4s2 4p4 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p4
35 Bromo Br [Ar] 3d10 4s2 4p5 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p5
36 Kripton Kr [Ar] 3d10 4s2 4p6 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6
37 Rubidio Rb [Kr] 5s1 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 5s1
38 Estrontzio Sr [Kr] 5s2 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 5s2
39 Itrio Y [Kr] 4d1 5s2 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d1 5s2
40 Zirkonio Zr [Kr] 4d2 5s2 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d2 5s2
41 Niobio Nb [Kr] 4d4 5s1 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d4 5s1
42 Molibdeno Mo [Kr] 4d5 5s1 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d5 5s1
43 Teknezio Tc [Kr] 4d5 5s2 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d5 5s2
44 Rutenio Ru [Kr] 4d7 5s1 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d7 5s1
45 Rodio Rh [Kr] 4d8 5s1 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d8 5s1
46 Paladio Pd [Kr] 4d10 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d10
47 Zilar Ag [Kr] 4d10 5s1 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d10 5s1
48 Kadmio Cd [Kr] 4d10 5s2 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d10 5s2
49 Indio In [Kr] 4d10 5s2 5p1 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d10 5s2 5p1
50 Eztainu Sn [Kr] 4d10 5s2 5p2 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d10 5s2 5p2
51 Antimonio Sb [Kr] 4d10 5s2 5p3 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d10 5s2 5p3
52 Telurio Te [Kr] 4d10 5s2 5p4 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d10 5s2 5p4
53 Iodo I [Kr] 4d10 5s2 5p5 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d10 5s2 5p5
54 Xenon Xe [Kr] 4d10 5s2 5p6 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d10 5s2 5p6
55 Zesio Cs [Xe] 6s1 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d10 5s2 5p6 6s1
56 Bario Ba [Xe] 6s2 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d10 5s2 5p6 6s2
57 Lantano La [Xe] 5d1 6s2 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d10 5s2 5p6 5d1 6s2
58 Zerio Ce [Xe] 4f1 5d1 6s2 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d10 5s2 5p6 4f1 5d1 6s2
59 Praseodimio Pr [Xe] 4f3 6s2 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d10 5s2 5p6 4f3 6s2
60 Neodimio Nd [Xe] 4f4 6s2 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d10 5s2 5p6 4f4 6s2
61 Prometio Pm [Xe] 4f5 6s2 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d10 5s2 5p6 4f5 6s2
62 Samario Sm [Xe] 4f6 6s2 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d10 5s2 5p6 4f6 6s2
63 Europio Eu [Xe] 4f7 6s2 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d10 5s2 5p6 4f7 6s2
64 Gadolinio Gd [Xe] 4f7 5d1 6s2 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d10 5s2 5p6 4f7 5d1 6s2
65 Terbio Tb [Xe] 4f9 6s2 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d10 5s2 5p6 4f9 6s2
66 Disprosio Dy [Xe] 4f10 6s2 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d10 5s2 5p6 4f10 6s2
67 Holmio Ho [Xe] 4f11 6s2 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d10 5s2 5p6 4f11 6s2
68 Erbio Er [Xe] 4f12 6s2 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d10 5s2 5p6 4f12 6s2
69 Tulio Tm [Xe] 4f13 6s2 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d10 5s2 5p6 4f13 6s2
70 Iterbio Yb [Xe] 4f14 6s2 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d10 5s2 5p6 4f14 6s2
71 Lutezio Lu [Xe] 4f14 5d1 6s2 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d10 5s2 5p6 4f14 5d1 6s2
72 Hafnio Hf [Xe] 4f14 5d2 6s2 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d10 5s2 5p6 4f14 5d2 6s2
73 Tantalo Ta [Xe] 4f14 5d3 6s2 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d10 5s2 5p6 4f14 5d3 6s2
74 Wolframio W [Xe] 4f14 5d4 6s2 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d10 5s2 5p6 4f14 5d4 6s2
75 Renio Re [Xe] 4f14 5d5 6s2 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d10 5s2 5p6 4f14 5d5 6s2
76 Osmio Os [Xe] 4f14 5d6 6s2 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d10 5s2 5p6 4f14 5d6 6s2
77 Iridio Ir [Xe] 4f14 5d7 6s2 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d10 5s2 5p6 4f14 5d7 6s2
78 Platino Pt [Xe] 4f14 5d9 6s1 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d10 5s2 5p6 4f14 5d9 6s1
79 Urre Au [Xe] 4f14 5d10 6s1 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d10 5s2 5p6 4f14 5d10 6s1
80 Merkurio Hg [Xe] 4f14 5d10 6s2 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d10 5s2 5p6 4f14 5d10 6s2
81 Talio Tl [Xe] 4f14 5d10 6s2 6p1 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d10 5s2 5p6 4f14 5d10 6s2 6p1
82 Berun Pb [Xe] 4f14 5d10 6s2 6p2 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d10 5s2 5p6 4f14 5d10 6s2 6p2
83 Bismuto Bi [Xe] 4f14 5d10 6s2 6p3 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d10 5s2 5p6 4f14 5d10 6s2 6p3
84 Polonio Po [Xe] 4f14 5d10 6s2 6p4 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d10 5s2 5p6 4f14 5d10 6s2 6p4
85 Astato At [Xe] 4f14 5d10 6s2 6p5 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d10 5s2 5p6 4f14 5d10 6s2 6p5
86 Radon Rn [Xe] 4f14 5d10 6s2 6p6 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d10 5s2 5p6 4f14 5d10 6s2 6p6
87 Frantzio Fr [Rn] 7s1 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d10 5s2 5p6 4f14 5d10 6s2 6p6 7s1
88 Radio Ra [Rn] 7s2 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d10 5s2 5p6 4f14 5d10 6s2 6p6 7s2
89 Aktinio Ac [Rn] 6d1 7s2 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d10 5s2 5p6 4f14 5d10 6s2 6p6 6d1 7s2
90 Torio Th [Rn] 6d2 7s2 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d10 5s2 5p6 4f14 5d10 6s2 6p6 6d2 7s2
91 Protoaktinio Pa [Rn] 5f2 6d1 7s2 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d10 5s2 5p6 4f14 5d10 6s2 6p6 5f2 6d1 7s2
92 Uranio U [Rn] 5f3 6d1 7s2 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d10 5s2 5p6 4f14 5d10 6s2 6p6 5f3 6d1 7s2
93 Neptunio Np [Rn] 5f4 6d1 7s2 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d10 5s2 5p6 4f14 5d10 6s2 6p6 5f4 6d1 7s2
94 Plutonio Pu [Rn] 5f6 7s2 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d10 5s2 5p6 4f14 5d10 6s2 6p6 5f6 7s2
95 Amerizio Am [Rn] 5f7 7s2 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d10 5s2 5p6 4f14 5d10 6s2 6p6 5f7 7s2
96 Kurio Cm [Rn] 5f7 6d1 7s2 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d10 5s2 5p6 4f14 5d10 6s2 6p6 5f7 6d1 7s2
97 Berkelio Bk [Rn] 5f9 7s2 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d10 5s2 5p6 4f14 5d10 6s2 6p6 5f9 7s2
98 Kalifornio Cf [Rn] 5f10 7s2 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d10 5s2 5p6 4f14 5d10 6s2 6p6 5f10 7s2
99 Einsteinio Es [Rn] 5f11 7s2 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d10 5s2 5p6 4f14 5d10 6s2 6p6 5f11 7s2
100 Fermio Fm [Rn] 5f12 7s2 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d10 5s2 5p6 4f14 5d10 6s2 6p6 5f12 7s2
101 Mendelebio Md [Rn] 5f13 7s2 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d10 5s2 5p6 4f14 5d10 6s2 6p6 5f13 7s2
102 Nobelio No [Rn] 5f14 7s2 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d10 5s2 5p6 4f14 5d10 6s2 6p6 5f14 7s2
103 Lawrentzio Lr [Rn] 5f14 7s2 7p1 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d10 5s2 5p6 4f14 5d10 6s2 6p6 5f14 7s2 7p1
104 Rutherfordio Rf [Rn] 5f14 6d2 7s2 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d10 5s2 5p6 4f14 5d10 6s2 6p6 5f14 6d2 7s2
105 Dubnio Db [Rn] 5f14 6d3 7s2 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d10 5s2 5p6 4f14 5d10 6s2 6p6 5f14 6d3 7s2
106 Seaborgio Sg [Rn] 5f14 6d4 7s2 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d10 5s2 5p6 4f14 5d10 6s2 6p6 5f14 6d4 7s2
107 Bohrio Bh [Rn] 5f14 6d5 7s2 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d10 5s2 5p6 4f14 5d10 6s2 6p6 5f14 6d5 7s2
108 Hassio Hs [Rn] 5f14 6d6 7s2 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d10 5s2 5p6 4f14 5d10 6s2 6p6 5f14 6d6 7s2
109 Meitnerio Mt [Rn] 5f14 6d7 7s2 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d10 5s2 5p6 4f14 5d10 6s2 6p6 5f14 6d7 7s2
110 Darmstadtio Ds [Rn] 5f14 6d9 7s1 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d10 5s2 5p6 4f14 5d10 6s2 6p6 5f14 6d9 7s1
111 Roentgenio Rg [Rn] 5f14 6d10 7s1 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d10 5s2 5p6 4f14 5d10 6s2 6p6 5f14 6d10 7s1
112 Kopernizio Cn [Rn] 5f14 6d10 7s2 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d10 5s2 5p6 4f14 5d10 6s2 6p6 5f14 6d10 7s2
113 Nihonio Nh [Rn] 5f14 6d10 7s2 7p1 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d10 5s2 5p6 4f14 5d10 6s2 6p6 5f14 6d10 7s2 7p1
114 Flevorio Fl [Rn] 5f14 6d10 7s2 7p2 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d10 5s2 5p6 4f14 5d10 6s2 6p6 5f14 6d10 7s2 7p2
115 Moskovio Mc [Rn] 5f14 6d10 7s2 7p3 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d10 5s2 5p6 4f14 5d10 6s2 6p6 5f14 6d10 7s2 7p3
116 Livermorio Lv [Rn] 5f14 6d10 7s2 7p4 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d10 5s2 5p6 4f14 5d10 6s2 6p6 5f14 6d10 7s2 7p4
117 Teneso Ts [Rn] 5f14 6d10 7s2 7p5 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d10 5s2 5p6 4f14 5d10 6s2 6p6 5f14 6d10 7s2 7p5
118 Oganeson Og [Rn] 5f14 6d10 7s2 7p6 1s2 2s2 2p6 3s2 3p6 3d10 4s2 4p6 4d10 5s2 5p6 4f14 5d10 6s2 6p6 5f14 6d10 7s2 7p6
  • Konfigurazio elektroniko etzanak Moeller-diagramaren salbuespenak dira.
  • Konfigurazio elektroniko lodiak iragarpenak dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Bohr, Niels (1923). "Über die Anwendung der Quantumtheorie auf den Atombau. I". Zeitschrift für Physik. 13: 117. Bibcode:1923ZPhy...13..117B. doi:10.1007/BF01328209.
  2. Pauli, Wolfgang (1925). "Über den Einfluss der Geschwindigkeitsabhändigkeit der elektronmasse auf den Zeemaneffekt". Zeitschrift für Physik. 31: 373. Bibcode:1925ZPhy...31..373P. doi:10.1007/BF02980592. English translation from Scerri, Eric R. (1991). "The Electron Configuration Model, Quantum Mechanics and Reduction" (PDF). Br. J. Phil. Sci. 42 (3): 309–25. doi:10.1093/bjps/42.3.309.
  3. Física cuántica. Robert Eisberg, Robert Resnick. Ed. Limusa. México D.F. 1989.
  4. Madelung, Erwin (1936). Mathematische Hilfsmittel des Physikers. Berlin: Springer.
  5. Unión Internacional de Química Pura y Aplicada. «aufbau principle». Compendium of Chemical Terminology. Versión en línea (en inglés).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Konfigurazio elektroniko Aldatu lotura Wikidatan