1522ko Almeríako lurrikara

Wikipedia, Entziklopedia askea
1522ko Almeríako lurrikara
Erlazionatutako irudia
Motalurrikara
Data1522ko irailaren 22a
KokalekuAlmería
HerrialdeaMonarkia Hispaniko
Lurrikararen momentu sismikoa6,5

1522ko irailaren 22ko Almeríako lurrikara Espainiako historiako lurrikararik suntsitzaileena izan zen.[1] Almería hiriaren erabateko suntsipena eragin zuen, eta, gainera, inguruko beste 80 herritan kalte larriak eragin zituen. Granadako Alhambran ere kalteak eragin zituen, horma eta dorre ezberdinetan pitzadura handiak ireki baitzituen.

Haren magnitudea 6,8tik 7,0ra bitartekoa izan zen Richter eskalan.[2] Epizentroa hiriburuaren eta Andaraxko haranaren artean izan zuela uste da, Alhama de Almeríak gertu. Hiriburuan aipatutako kalteez gain, kalte handiak eragin zituen urrunago zeuden Almeríako probintziako Vera eta Granadako probintziako Baza, Guadix edo Ugíjar herrietan.[3] Kalkuluen arabera, hondamendi natural horren ondorioz 2.500 hildako inguru izan ziren.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Un terremoto en España con más de 1.000 muertos puede ocurrir» RTVE 2016-4-19.
  2. a b (Gaztelaniaz) IGN. Terremotos más importantes. .
  3. (Gaztelaniaz) Hernández Bru, Víctor. (2017-7-11). «1522: El año en el que Almería fue destruida por un gran terremoto» Ideal.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geologia Artikulu hau geologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.