Edukira joan

1958ko Venezuelako estatu-kolpea

Wikipedia, Entziklopedia askea
1958ko Venezuelako estatu-kolpea
Irudia
MotaEstatu-kolpe
Denbora-tarte1958 - 1958ko urtarrila
Data1958ko urtarrilaren 23a
KokalekuVenezuela
HerrialdeaVenezuela

1958ko urtarrilaren 23ko estatu-kolpeak Venezuelako Marcos Pérez Jiménez jeneralaren diktadurarekin amaitu zuen. Marcos Pérez Jiménezek herrialdea utzi behar izan zuen: Dominikar Errepublikara joan zen presidente-hegazkinean.

La Vaca Sagrada (Behei Sakratua), Pérez Jiménezen presidentetzarako hegazkina. Dominikar Errepublikara ihes egiteko erabili zuen.

1958ko urtarrilaren 1ean, Marcos Pérez Jiménez-en aurkako lehen matxinada saiakera gertatu zen. Hugo Trejo koronelak zuzendutako mugimenduak Caracas eta Maracayko goarnizioetako ofizial ugariren parte hartzea izan zuen, batez ere, Aire Armadakoak. Altxamendu militar honek porrot egin zuen eta bere buruzagi nagusiak atxilotu zituen gobernuak. Hala ere, urtarrilaren 1etik aurrera, diktaduraren barne krisia larriagotu zen. Indar armatuetan matxinada berriak gertatu ziren eta herri-mugimendua indar handiagoarekin agertu zen diktadorearen aurkako borrokan. Gizarte sektore askok aktiboki bat egin zuten borrokan: intelektualak, medikuak, abokatuak, irakasleak, ingeniariak etab. Erregimena salatzeko manifestuak sinatu zituzten. Horrek armadaren prestigio galera ekarri zuen erregimenaren gehiegikeriekin konprometituta agertzen zirelako. Kaleetan manifestazioak eta istiluak ugaritu ziren.

Urtarrilaren erdialdean, Junta Abertzaleak (Junta Patriótica) greba orokorrera deitu zuen hilaren 21erako. Urtarrilaren 21ean prentsa greba hasi zen, eta handik ordu batzuetara, Junta Abertzaleak deitutako greba orokorra. Greba bete-betean gauzatu zen eta Caracasko leku askotan liskarrak izan ziren gobernuko indarrekin. Hilaren 22an, goi-mailako buruzagi militarrak Akademia Militarrean bildu ziren egoera aztertzeko. Haien deliberazioak Perez Jiménezen dimisioa eskatzen duen Gobernuko Junta Militar bat eratuz amaitzen dira. Hilaren 22ko gauean, Itsas Armada eta Caracasko Guarnizioa diktaduraren aurka mintzatu ziren. Pérez Jiménezek, Indar Armatuetan laguntzarik gabe, urtarrilaren 23ko egunsentian ihes egin zuen La Carlota aireportutik, Santo Domingora bidean .

Pérez Jimenezen ordez, Wolfgang Larrazábal kontralmiranteak zuzendutako Kontseiluak hartu zuen boterea. Pérez Jiménezek Dominikar Errepublikara ihes egin zuen, gero Espainiara joan zen bere familiarekin, Francisco Francok babestuta.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Lucca, Rafael Arráiz (2007ko maiatzea). Fanuel Hanán Díaz; Lisbeth Cabezas, ed. Historia Contemporánea de Venezuela. Primer año del ciclo diversificado de la Educación Media. (lehen edizioa). Caracas: Larense. 

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]