2007-2008ko Kenyako krisialdia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
2007-2008ko Kenyako krisialdia
GSU - Uhuru Park.jpg
Polizia lerroa Nairobiko Huhuru parkean 2008ko urtarrilaren 16an.
Data 2007ko abenduak 27–2008ko otsailak 28
Lekua Kenya
Emaitza Boterea partekatzeko akordioa gobernuaren eta oposizioaren artean[1]
Gudulariak
 Kenya : Batasun Nazionaleko Alderdia (PNU)  Kenya : Mugimendu Demokratiko Laranja (OMD)
Buruzagiak
Mwai Kibaki Raila Odinga
Galerak
1.500 hildako eta desagertu[1]
600.000 desplazatu[2]

2007-2008ko Kenyako krisialdia krisi ekonomiko, politiko eta humanitaria izan zen, Kenyako 2007ko abenduaren 27ko presidentetzarako hauteskundeen ondoren hasitakoa. Mwai Kibaki izendatu zuten irabazle, baina oposizioak hauteskunde-iruzurra salatu zuen. Horrek liskarrak piztu zituen kalean: 1.200 lagun inguru hil ziren ondorengo hiru hilabeteetan, eta 600.000 desplazatu izan ziren.[3][2] Arazoa konpondu nahian, elkarrizketei ekin zieten 2008ko urtarrilaren 31n, Kofi Annan Nazio Batuen Erakundeko (NBE) idazkari nagusi izandakoa bitartekari zela. 2008ko otsailaren 28an, Kenyako Gobernuak eta oposizioak akordioa lortu zuten boterea partekatzeko. Mwai Kibaki presidenteak eta Raila Odinga oposizioko buruak sinatu zuten hitzarmena.[1]

Uhuru Kenyatta zen Kenyako lehen ministrordea garai hartan, eta Nazioarteko Zigor Auzitegiak gizateriaren aurkako delituak egiteaz akusatu zuen. 2015ean, baina, lekuko nahikorik ez zegoela eta, kasua itxi zuen.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Kenyako Gobernuak eta oposizioak akordioa lortu dute boterea partekatzeko Berria egunkaria, 2008ko otsailak 28, berria.eus . Noiz kontsultatua: 2019-08-13.
  2. a b c Osa Galdona, Miren Liskarrak piztu dira Kenyan, oposizioak hauteskundeen emaitzak ezbaian jarri ostean Berria egunkaria, 2017ko abuztuak 10, berria.eus . Noiz kontsultatua: 2019-08-13.
  3. Elizegi, Arantxa Liskarrak lehertu dira Kenyan presidentetzarako bozen emaitzen atzerapena dela eta Berria egunkaria, 2007ko abenduak 30, berria.eus . Noiz kontsultatua: 2019-08-13.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 2007-2008ko Kenyako krisialdia Aldatu lotura Wikidatan