Nairobi
Nairobi Nairobi | |||
---|---|---|---|
hiriburua | |||
![]() | |||
| |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | ![]() | ||
Probintzia | Nairobi | ||
Alkatea | Dick Wathika | ||
Izen ofiziala | Nairobi | ||
Jatorrizko izena | Nairobi | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 1°17′11″S 36°49′02″E / 1.2864°S 36.8172°E | ||
![]() | |||
Azalera | 696 km² | ||
Altuera | 1661 | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 5.545.000 (2016)![]() | ||
Dentsitatea | 7.966,95 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1899 (tren biltegia) | ||
Telefono aurrizkia | 020 | ||
Ordu eremua | UTC+03:00 | ||
Hiri senidetuak | Denver, Raleigh, Kunming, Colonia Tovar (en) ![]() | ||
http://www.nairobicity.org/ |
Nairobi[1] (ingelesez naɪˈroʊbi eta bertan naɪˈroːbi ahoskatua) Afrikako ekialdean dagoen hiria da. Kontinenteko handienetakoa da, eta Kenyako hiriburua da. 2017an 4.000.000 pertsona bizi ziren hirian bertan, eta 6.547.547 bere metropoli eskualdean.
Nairobi 1899. urtean sortu zuten Ekialdeko Afrika Britainiarraren agintari kolonialek, Ugandako trenbidearen biltegi gisa.[2] Hiria azkar hazi zen eta laster, 1907an, Machakos ordezkatu zuen Kenyako hiriburu gisa. Kenyak 1963an independentzia eskuratu ondoren, Kenyako Errepublikaren hiriburu bihurtu zen.[3] Koloniaren sasoian, koloniako kafearen, tearen eta sisalaren industrien erdigune izan zen.[4]
Hiria Athi-Galana-Sabaki ibaiaren arroan dago, Kenyako hegoaldean, eta itsaso mailatik 1.795 metrora dago.
Kenyako milaka negoziok eta nazioarteko 100 konpainia eta erakundek baino gehiagok bertan dute egoitza, besteak beste Nazio Batuen Ingurumen Programak (UN Environment). Nairobiko Burtsa Afrikako laugarren handiena da, salerosketa bolumenari kasu eginez gero.
Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hiriaren izena masai hizkuntzatik dator. Enkare Nyrobi esaldiak "ur freskoa" esan nahi du eta hiria zeharkatzen duen Nairobi ibaiari egiten dio erreferentzia.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Historia garaikidean, aipatzekoa da, besteak beste, 1998ko abuztuaren 7an Al-Qaedarekin lotutako talde terrorista batek atentatu odoltsua egin zuen AEBetako enbaxadaren aurka, hiri honetan, 213 pertsona erailez.[5]
Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() ![]() | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 24.5 | 25.6 | 25.6 | 24.1 | 22.6 | 21.5 | 20.6 | 21.4 | 23.7 | 24.7 | 23.1 | 23.4 | 23.4 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 11.5 | 11.6 | 13.1 | 14.0 | 13.2 | 11.0 | 10.1 | 10.2 | 10.5 | 12.5 | 13.1 | 12.6 | 12.0 |
Euria (mm) | 64.1 | 56.5 | 92.8 | 219.4 | 176.6 | 35 | 17.5 | 23.5 | 28.3 | 55.3 | 154.2 | 101 | 1024.2 |
Euri egunak (≥ 1.0 mm) | 4 | 5 | 9 | 16 | 13 | 5 | 3 | 4 | 4 | 7 | 15 | 8 | 93 |
Eguzki orduak | 288.3 | 268.4 | 266.6 | 204 | 189.1 | 159 | 130.2 | 127.1 | 180 | 226.3 | 198 | 257.3 | 2494.3 |
Iturria (1): World Meteorological Organisation[6] and Hong Kong Observatory[7] | |||||||||||||
Iturria (2): BBC Weather[8] |
Biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Barrutia | Auzoak |
---|---|
Westlands | Kitisuru • Parklands/Highridge • Karura • Kangemi • Mountain View |
Iparraldeko Dagoretti | Kilimani • Kawangware • Gatina • Kileleshwa • Kabiro • |
Hegoaldeko Dagoretti | Mutu-ini • Ngand'o • Riruta • Uthiru/Ruthimitu • Waithaka • |
Lang'ata | Karen • Mendebaldeko Nairobi • Ngumo • South C • Nyayo Highrise • |
Kibra | Laini Saba • Lindi • Makina • Woodley/ Kenyatta golf-zelaia • Sarang'ombe • |
Roysambu | Githurai • Kahawa West • Zimmermann • Roysambu • Kahawa |
Kasarani | Clay City • Mwiki • Kasarani • Njiru • Ruai |
Ruaraka | Babadogo • Utalii • Iparraldeko Mathare • Lucky Summer • Korogocho • |
Hegoaldeko Embakasi | Imara Daima • Kwa Njenga • Kwa Reuben • Pipeline • Kware • |
Iparraldeko Embakasi | Iparraldeko Kariobangi • Dandora Area I • Dandora Area II • Dandora Area III • Dandora Area IV • |
Erdialdeko Embakasi | Iparraldeko Kayole • Ipar-erdialdeko Kayole • Hegoaldeko Kayole • Komarock • Matopeni/ Spring Valley • |
Ekialdeko Embakasi | Savanna Garaia • Savanna Beherea • Embakasi • Utawala • Mihang'o • |
Mendebaldeko Embakasi | Umoja I • Umoja II • Mowlem • Hegoaldeko Kariobangi • |
Makadara | Maringo/ Hamza • Viwandani • Harambee • Makongeni • |
Kamukunji | Pumwani • Iparraldeko Eastleigh • Hegoaldeko Eastleigh • Aire-basea • California • |
Starehe | Erdialdeko Nairobi • Ngara • Pangani • Ziwani/ Kariokor • Landimawe • Hegoaldeko Nairobi • |
Mathare | Ospitale • Mabatini • Huruma • Ngei • Mlango Kubwa • Kiamaiko • |
Nairobiar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Richard Dawkins (1941-) idazle, biologo eta etologo britainiarra.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
- ↑ Cities: missions' new frontier. Baker Book House, 163 or..
- ↑ Nairobi History. www.city-data.com/ (Noiz kontsultatua: 2018-07-18).
- ↑ History – Nairobi. City-data.com (Noiz kontsultatua: 2018-07-18).
- ↑ (Frantsesez) «Dixième anniversaire des attentats d’al-Qaida contre les ambassades américaines de Nairobi et Dar-es-Salam» Voice of America 2008-08-07.
- ↑ World Weather Information Service - Nairobi. World Meteorological Organisation (UN) (Noiz kontsultatua: 2010-05-09).
- ↑ Climatological Normals of Nairobi. Hong Kong Observatory (Noiz kontsultatua: 2010-05-09).
- ↑ Average Conditions Nairobi, Kenya. BBC Weather (Noiz kontsultatua: August 18, 2009).
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Ingelesez) Nairobi hiriko webgunea