Kofi Annan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kofi Annan
Kofi Annan 2012 (cropped).jpg
Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusia

1997ko urtarrilak 1 - 2006ko abenduak 31
Boutros Boutros-Ghali - Ban Ki-moon
Bizitza
Jaiotza Kumasi1938ko apirilaren 8a (79 urte)
Herrialdea  Ghana
Familia
Ezkontidea(k) Nane Annan  (1984 -
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Kwame Nkrumah University of Science and Technology
MIT Sloan School of Management
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea diplomazialaria, ekonomialaria eta politikaria
Enplegatzailea(k) Nazio Batuen Erakundea
Jasotako sariak
Kidetza Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
IMDb nm1108319
Kofi Annan signature.svg

Kofi Annan (Kumasi, 1938ko apirilaren 8a) Ghanako diplomatikoa eta Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusia izan zen 1997tik 2006ra bitartean. 2001. urtean Bakearen Nobel Saria jaso zuen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomia-ikasketak egin zituen Ghanan, Suitzan eta Estatu Batuetan. 1962an Munduko Osasun Erakundeko aurrekontuen bulegoan hasi zen lanean, eta, harrezkero, Nazio Batuen Erakundearen funtzionario izan da. 1974-1976 bitartean, Ghanako Turismo ministerioarentzat lan egin zuen. NBEren barruan organismo batzuetan eta besteetan lan egin ondoren, 1987an idazkari nagusiaren finantza-gaietarako aholkulari eta laguntzaile izatera iritsi zen (bai Javier Pérez de Cuéllarrekin, bai Butros-Galirekin). 1995-1996 bitartean idazkariorde nagusia zelarik, Butros-Galiren ordez aritu zen Jugoslavia ohian bake-lanetan. 1996an Batzar Nagusiak NBEko idazkari nagusi aukeratu zuen (Estatu Batuek Butros-Gali berriro hautatzeko ezetza eman baitzuten), eta bera da orain arte postu horretara iritsi den karrerako funtzionario bakarra. 1998an Saddam Hussein presidentearekin elkarrizketatu zen Bagdaden, estatubatuarrek Iraki egin nahi zioten erasoa eragozteko asmoz, irakiarrek ez baitzuten baimenik eman nahi ustez zituzten armategi kimikoa eta biologikoa ikuskatzeko. Negoziazio horietan izan zuen arrakastarekin asko hazi NBEren ospea nazioartean, aurretik porrot ugari izan baitzituen gatazka horretan. 2001ean Bakearen Nobel Saria jaso zuen, mundu ondo antolatu eta baketsuago baten alde egindako lanagatik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kofi Annan Aldatu lotura Wikidatan