Edukira joan

2023ko Marrakex-Safiko lurrikara

Wikipedia, Entziklopedia askea
2023ko Marrakex-Safiko lurrikara
Irudia
Map
Motalurrikara
Data2023ko irailaren 8a (23:11 (en) Itzuli. Europa Mendebaldeko Udako Ordua)
Iraupena20 s
KokalekuAl Haouz Province (en) Itzuli
HerrialdeaMaroko
Lurrikararen momentu sismikoa6,8
6,8
Mercalli intentsitate eskalaMercalli scale IX (en) Itzuli
Sakonera bertikal18,5 km
Erreplikak26
Pertsona hilak2.945
Pertsona zaurituak5.663

Marrakex-Safi lurrikara 2023ko irailaren 8an, gaueko 23:11n, Marrakexetik 70 kilometro hegoaldera, Al Hauz probintzian. Epizentroa Ighil udalerrian izan. Afrikako eremu horretan azken hamarkadetan izan den lurrikararik latzena izan zen.

Richter eskalan 6,9 graduko lurrikara bat izan zen Marokon, ostiral gauean, eta gutxienez 2.901 pertsona hil eta bete horrenbeste zauritu zituen.[1] Marokoko Barne Ministerioak eman zuen datu horien berri, baina litekeena da datozen orduetan gehiago izatea. Jendez lepo zeuden ospitaleak, izan ere, «oso larri» zeuden zauritu gehienak, 2.500 baino gehiago. Milaka herritarrek kalean pasa zuten gaua, gehiago egon zitezkeelakoan. Ezbeharraren harira, gobernuak agindu du larrialdietako eta babes zibileko zerbitzu guztiak lanean jarri zituen. Nazioarteko zenbait GKE gobernuz kanpoko erakunde ere erreskate lanetan laguntzen ari ziren, besteak beste, Mugarik Gabeko Suhiltzaileak.[2]

Marokoko gobernuaren arabera, toki hauetan eman ziren hildakoak: Al Haouz, Marrakex, Ouarzazate, Azilal, Chichaoua, Taroudant, Agadir, Casablanca, Al Youssufia eta Tinguir.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]