25 Urte Bakean

Wikipedia, Entziklopedia askea

25 Urte Bakean, edo gaztelaniaz "XXV Años de Paz" edo "25 Años de Paz" moduan ezagutua, 1964an frankismoak egindako propaganda kanpaina bat izan zen. Mugimendu Nazionala urte horietan teknokrata deiturikoen eskuetan zegoen eta pertsona askorentzat garai horietan frankismoak zuen oroitzapen ilunetik atera nahi zuten.

Manuel Fraga Iribarne, Informazioa eta Turismo ministroa zenak martxan jarri zuen kanpainia hau eta propaganda honekin erregimen politikoa ekonomiaren hobekuntza uztartu nahi izan zituen[1].

Jakina denez, legezkanpo zegoen opozizioa ez zuen ondo hartu kanpainia hau eta erregimemaren hipokresia nabarmendu zuen ahal izan zuen tokietan.

25 Urte Bakean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

« Garapen ekonomikoa garapen politikoaren zuzeneko ondorioa da, barne-bakea eta ordena behar baititu. Gure Mugimendu politikorik gabe, ezinezkoa izango zen gaur egun dugun oinarria lortzea; baliabide hobeak izan zituen herrialdeak aurreko beste etapa batzuetan, eta, hala ere, ezin izan zuen garapen ekonomikoa lortu. Aldi berean, garapen ekonomikoak ospea ematen dio mugimendu politikoari eta hura hobetzea sustatzen du. »
Francoren hitzaldia, 25 bake-urteetako ospakizunetan, 1964.

Honen omenez egindako ekintzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"25 Años de Paz", izena jarri zioten Malagako auzo berri bati[2]

Frankismoak baita ere "25 Urteko Bakearen Gurutzea" oroigarria sortu zuen Espainiako Gerra Zibilean aritu ziren gudariei dominak emateko.[3][4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. http://www.elnortedecastilla.es/v/20101215/segovia/anos-20101215.html
  2. Txantiloi:Cita web
  3. Medallas de excombatientes y voluntarios. Prieto Barrio, A. Colecciones militares. Consultado el 14 de marzo de 2015.
  4. Medalla de la Paz de Franco. Colección Guardia Civil. Consultado el 14 de marzo de 2015.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]