3:10 to Yuma (1957ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
3:10 to Yuma (1957ko filma)
Filma
Jatorrizko izena 3:10 to Yuma
Urtea 1957
Generoa Westerna
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Oinarritzat hartutakoa Three-Ten to Yuma Itzuli
Iraupena 88 minutu
Kolorea zuri-beltzekoa
Grabazio lekua(k) Kalifornia eta Arizona
Narratibaren kokalekua Arizona
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Delmer Daves
Gidoigilea(k) Elmore Leonard
Antzezlea(k)
Glenn Ford
Van Heflin
Felicia Farr
Leora Dana
Henry Jones
Richard Jaeckel
Dorothy Adams
Ford Rainey
Robert Ellenstein
Robert Emhardt
George Mitchell
Richard Devon


[[Kategoria:Felicia Farrrek Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Richard Jaeckelek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Dorothy Adamsek Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Robert Ellensteinek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Robert Emhardtek Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Richard Devonek Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Konpainia ekoizlea Columbia Pictures
Edizioa Al Clark
Bestelako lanak
Musikagilea George Duning Itzuli
Argazki-zuzendaria Charles Lawton Jr.
Jantzi-diseinatzailea Jean Louis
Sariak
Kanpo loturak

3:10 to Yuma (euskaraz Yumarako 3:10ekoa) 1957ko Delmer Daves estatubatuar zinema zuzendari, gidoigile eta ekoizleak zuzendu eta ekoiztutako western filma bat da. Elmore Leonard idazlearen izenburu berdineko Three-Ten to Yuma istorio laburrean oinarritua. Glenn Ford, Van Heflin eta Felicia Farr aktoreek antzeztu zuten.

2007an izenburu berdineko 3:10 to Yuma berregokitzapena izan zuen eta Russell Crowe eta Christian Bale aktoreek antzeztu zuten.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Mendebalde Urruna. Dan Evans (Van Heflin) Arizonako arrantxero txiro eta zuzena da, ezkondua dago eta bi semeen aita ere bada. Sakabanatutako bere aziendaren bila atera denean, bera eta bere semeak Ben Wade (Glenn Ford) bidelapurrak burututako diligentzia baten erasoaren lekuko izango dira. Armarik gabe eta bestaldean dauden bere semeak zaurituak edo hilak suertatu ez daitezen, Dan ez da erasoa ekiditen saiatuko eta gainera bidelapurrek euren zaldiez jabetu daitezen lagako die. Behin erasoa amaituta, oinez eta ahal duen bezala azienda bildu eta etxera itzuliko da. Lehortea gogor jotzea ari da eta Dan Evans diru premian dago. Bere emaztearen (Leora Dana) aholkuei jaramon egin eta diru kreditu baten bila Bisbee hirira joango da. Bidean, Ben Wade bidelapurra ingurumarian dabilela ohartuko da.

Wadenek herrian Emmy (Felicia Farr) tabernari ederrarekin nesketan egiten saiatzean atxilotu egingo dute. Halere, herritarrek Wadenen gizonak bertaratu eta euren buruzagia askatzeko ahaleginean mendekuz burutu ditzaketen liskar eta txikizioen beldurrez daudenez, Waden bidelapurra Contention City herrira eramatea erabakiko dute, horretarako presoak betiere zaintzapean Yumarako 3:10eko trena hartu beharko du.

Baina Waden zaintzeko lan eskerga ez du inork egin nahi, hortaz, lanbide arriskutsu horretarako boluntarioei 200 dolarreko diru saria eskainiko zaie. Boluntario bakarrak lehortearen ondorioz estualdi ekonomikoan eta erabat etsiturik dabilen Dan Evans bera eta herriko mozkortia den Alex Potter (Henry Jones) aurkeztuko dira. Beste inor aurkezteko ausartzen ez dela ikusirik, herriko marshallak (Ford Rainey) biei Yumarako 3:10eko trena iritsi arte Wade zaintzeko betebehar arriskutsuaren ardura emango die.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]