3:10 to Yuma (2007ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
3:10 to Yuma (2007ko filma)
310YumaWagonFilming.jpg
Jatorria
Argitaratze-data2007
Jatorrizko izenburua3:10 to Yuma
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaEskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoaWesterna, film dramatikoa, Krimenezko filma eta lan literario batean oinarritutako filma
Iraupena117 minutu
Koloreakoloretakoa
Deskribapena
OinarrituaThree-Ten to Yuma (en) Itzuli
3:10 to Yuma
Grabazio lekua(k)Mexiko Berria
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)James Mangold
Gidoigilea(k)Michael Brandt
Derek Haas

Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaLions Gate Entertainment
Cathy Konrad

Konpainia ekoizleaRelativity Media (en) Itzuli
[[Kategoria:Relativity Media (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaMichael McCusker
Bestelako lanak
MusikagileaMarco Beltrami
Argazki-zuzendariaPhedon Papamichael
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaArizona
Historia
NominazioakJatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria
80. Oscar Sariak

Marco Beltrami

Soinu onenaren Oscar Saria
80. Oscar Sariak

Paul Massey (en) , David Giammarco (en) , Jim Stuebe (en)

310toyumathefilm.com
IMDB: tt0381849 Filmaffinity: 433829 Allocine: 53314 Rottentomatoes: m/310_to_yuma Mojo: 310toyuma Allmovie: v357830 TCM: 658275 Metacritic: movie/310-to-yuma TV.com: movies/310-to-yuma-2007
Facebook: 310toYumaMovie Netlix: 70065114Edit the value on Wikidata

3:10 to Yuma (euskaraz 'Yumarako 3:10ekoa') 2007ko James Mangold estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako western filma da. Elmore Leonard idazlearen izenburu berdineko Three-Ten to Yuma istorio laburrean oinarritua, 1957ko izenburu berdineko 3:10 to Yuma filmaren berregokitzapena da. 1957koan Glenn Ford eta Van Heflin aktoreek antzeztu zuten eta 2007an Christian Balek eta Russell Croweek.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Mendebalde Urruna, 1884ko abuztuan. Dan Evans (Christian Bale) Arizonako arrantxero txiro eta zuzena da, ezkondua dago eta bi semeen aita ere bada. Sakabanatutako bere aziendaren bila atera denean, bera eta bere semeak Ben Wade (Russell Crowe) bidelapurrak burututako diligentzia baten erasoaren lekuko izango dira. Armarik gabe eta bestaldean dauden bere semeak zaurituak edo hilak suertatu ez daitezen, Dan ez da erasoa ekiditen saiatuko eta gainera bidelapurrek euren zaldiez jabetu daitezen lagako die. Behin erasoa amaituta, oinez eta ahal duen bezala azienda bildu eta etxera itzuliko da. Lehortea gogor jotzea ari da eta Dan Evans diru premian dago. Bere emaztearen (Gretchen Mol) aholkuei jaramon egin eta diru kreditu baten bila Bisbee hirira joango da. Bidean, Ben Wade bidelapurra ingurumarian dabilela ohartuko da.

Wadenek herrian atxilotu egingo dute. Halere, herritarrek Wadenen gizonak bertaratu eta euren buruzagia askatzeko ahaleginean mendekuz burutu ditzaketen liskar eta txikizioen beldurrez daudenez, Waden bidelapurra Contention City herrira eramatea erabakiko dute, horretarako presoak betiere zaintzapean Yumarako 3:10eko trena hartu beharko du.

Baina Waden zaintzeko lan eskerga ez du inork egin nahi, hortaz, lanbide arriskutsu horretarako boluntarioei 200 dolarreko diru-saria eskainiko zaie. Boluntario bakarrak lehortearen ondorioz estualdi ekonomikoan eta erabat etsiturik dabilen Dan Evans bera aurkeztuko da. Beste inor aurkezteko ausartzen ez dela ikusirik, herriko marshallak (Luce Rains) Evansi Yumarako 3:10eko trena iritsi arte Wade zaintzeko betebehar arriskutsuaren ardura emango dio.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]