Edukira joan

James Mangold

Wikipedia, Entziklopedia askea
James Mangold

Bizitza
JaiotzaNew York, 1963ko abenduaren 16a (62 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
AitaRobert Mangold
Ezkontidea(k)Cathy Konrad  (1998ko abuztuaren 7a -
Hezkuntza
HeziketaCalifornia Institute of the Arts (en) Itzuli
Columbia Unibertsitatea
Washingtonville High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria, aktorea, zinema ekoizlea, errealizadorea, idazlea eta zinema gidoilaria
Lantokia(k)Ameriketako Estatu Batuak
KidetzaMendebaldeko Ameriketako Idazleen Elkartea

IMDB: nm0003506 Allocine: 17940 Rottentomatoes: celebrity/james_mangold Allmovie: p101021 TCM: 1184848
X.com: mang0ld Edit the value on Wikidata

James Mangold (New York, 1963 - ) estatubatuar zinema zuzendaria da. Hainbat film zuzendu eta idatzi ditu eta, gainera, telebistan aritu da, non Men in Trees (2006-2008) NYC 22 (2011-2012) edota Vegas (2012-2013) zuzendu ditu.

Bere gurasoak margolariak ziren. Columbiako Arte Eskolako Arte Zinematografikoko fakultatean eta Kaliforniako Arte Institutuan ikasi zuen. Geroago, Disney multinazionalaren Oliver & Company film animatuan parte hartu zuen.

Mangoldek Liv Tyler protagonista zuen Heavy (1995) filmarekin egin zuen debuta zuzendari gisa. Film horrekin Gijongo Zinema Jaialdiko saria lortu zuen bi kategoriatan, baita Sundance Film Festival saria ere. Girl, Interrupted (1999) filma ere filmatu zuen Winona Ryder eta Angelina Jolierekin, azken honek film honekin Oscar bat lortuko zuelarik. 2005ean arrakasta handiko beste film bat filmatu zuen: Walk the Line, Johnny Cashi buruzko film biografikoa, Reese Witherspoonentzat Oscar saria ekarri zuena.

Bigarren mailako rola ere jokatu zuen La cosa más dulce (2002) komedian. Mangold 1998tik dago ezkonduta Cathy Konrad zinema ekoizlearekin.

UrteaFilmaZuzendariaGidoigileaOscar
izendapen
Oscar
irabazle
1988Oliver & CompanyBai
1995HeavyBaiBai
1997Cop LandBaiBai
1999Girl, InterruptedBaiBai11
2001Kate & LeopoldBaiBai1
2003IdentityBai
2005Walk the LineBaiBai51
20073:10 to YumaBai2
2010Knight and DayBai
2013The WolverineBai
2017LoganBaiBai1
2019Ford v FerrariBai41
2023Indiana Jones and the Dial of DestinyBai
2024A Complete UnknownBaiBai8

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • (Gaztelaniaz):[www.imdb.com/es-es/name/nm0003506/?reasonForLanguagePrompt=browser_header_mismatch James Mangold IMDb webgunean.]