47 Ronin (2013ko filma)
47 Ronin, 2013ko Carl Rinsch fantasia eta ekintza film bat da. 47 rōnin edota 47 samuraien kondairaren egokitzapena da. Keanu Reeves, Hiroyuki Sanada, Rinko Kikuchi eta Min Tanaka aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XVIII. mendean, Japonia, Kai (Keanu Reeves) jaiotzez erdi japoniarra erdi ingelesa den gaztea Ako herrixkan bizi da. Herrixka Asano Naganori (Min Tanaka) jaun justuaren agintepean dago, honek Kai mutikoa zela basoan topatu eta bere lurjabegoan onartu zuen. Aita ingelesa eta ama japoniarra izanik, Kai mestizoa izateagatik Oishi (Hiroyuki Sanada) buru duen samurai taldeak Kai beren artean onartu ez arren, Kai gerlari trebea bilakatu eta Asanoren alaba den Mikaz (Kou Shibasaki) maiteminduko da.
Jatorrizko kondairatik desbideraketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oinarrian 47 samuraien kondaira izan arren, aldea oso handia da filmaren argumentutik kondaira hartara. Pertsonaia batzuk izenez eta nolabaireko rolez berdinak dira, Kira gaiztoa, Asano ohoretsua, eta Asanoren samurai leialak, Oishi buru dutela. Baina distortsio argi batzuk ere badaude, munstro eta magia fantastikoa dago tartean, eta baita Kai pertsonaia asmatua (Keanu Reeves), Asanoren aldeko erdi-japoniar erdi-mendebaldetarra[1].
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Keanu Reeves: Kai
- Hiroyuki Sanada: Oishi
- Kou Shibasaki: Mika
- Tadanobu Asano: Kira jauna
- Min Tanaka: Asano jauna
- Jin Akanishi: Chikara, Oishiren semea.
- Masayoshi Haneda: Yasuno
- Hiroshi Sogabe: Hazama
- Neil Fingleton: Lovecraftiar samuraia
- Takato Yonemoto: Basho
- Hiroshi Yamada: Hara
- Shu Nakajima: Horibe
- Cary-Hiroyuki Tagawa: Tsunayoshi shoguna
- Rinko Kikuchi: Mizuk
- Yorick van Wageningen: Kapitaina
- Rick Genest: Basatia
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskadi, via Open Data. «47 Ronin» AZpiTituluak.eus (kontsulta data: 2019-05-26).
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 2013ko filmak
- Carl Rinschek zuzendutako filmak
- Hossein Aminik idatzitako filmak
- Chris Morganek idatzitako filmak
- Keanu Reevesek antzeztutako filmak
- Hiroyuki Sanadak antzeztutako filmak
- Rinko Kikuchik antzeztutako filmak
- Tadanobu Asanok antzeztutako filmak
- Yorick van Wageningenek antzeztutako filmak
- Togo Igawak antzeztutako filmak
- Kō Shibasakik antzeztutako filmak
- Cary-Hiroyuki Tagawak antzeztutako filmak
- Min Tanakak antzeztutako filmak
- Clyde Kusatsuk antzeztutako filmak
- Haruka Abek antzeztutako filmak
- Gedde Watanabek antzeztutako filmak
- Rick Genestek antzeztutako filmak
- Scott Stuberrek ekoitzitako filmak
- Universal Studiosek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Fantasiazko filmak
- Ekintza filmak
- 2010eko hamarkadako abentura filmak
- Samuraiei buruzko filmak
- 1700eko hamarkadan girotutako filmak
- Japonian girotutako filmak
- 3D filmak
- Itxuraldatzeari buruzko fikzioa