6. linea (Shanghaiko metroa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
6. linea (六号线)
Irekiera 2007ko abenduaren 29an
Nork kudeatuta Shanghai No.4 Metro Operation Co. Ltd.
Geltokiak 27
Azken luzapena
Luzera totala 33,52 Km
Zabalera 1.435mm
Abiadura 80 km/h
Maiztasuna 6' / 12'

Shanghaiko metroaren 6. linea 2007ko abenduaren 29an zabaldu zen, eta iparraldetik hego-ekialderantz zeharkatzen du hiria, Pudong Barrutian zehar.

2009ko abenduaren 31an, metro-sarean hainbat tarte berri zabaldu ziren egun berean, seigarren linea 0,22 milioi pertsonek erabili zuten.

Gangcheng kaleko geltokia.

Lotuneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokia Linea
Century Avenue 2, 4, 9
Lancun kalea 4
Mendebaldeko Gaoke kalea 7

Luzapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2007ko abenduaren 29an, Gang Cheng kalea - Hegoaldeko Ling Yang kalea tartea zabaldu zen (31,5 kilometro eta 25 geltoki).

Ordutegia eta maiztasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trenak goizeko seietatik gaueko hamarrak arte ibiltzen dira. Astegunetan maiztasuna jendetza orduetan 6 minutukoa da, eta gainontzeko orduetan 12 minutukoa.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.