Shanghaiko metroa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Metroak 2012ko abenduan zuen ibilbidearen mapa.
Linea biribileko trena (4. linea).

Shanghaiko metroa (txinera sinplifikatuz: 上海轨道交通, pinyineraz: Shànghǎi Gǔidào Jiāotōng), Shanghai eta inguruko gune metropolitarraren lur azpiko edo gaineko garraiobidea da. Metroa 1993eko maiatzaren 28ean zabaldu zen eta ordutik etengabe hazi da zabaldutako linea berriekin.

Burdinbideak 1.435mm zabalera dauka eta lineak Shanghai Shentong Metro Group taldearen jabetzakoak diren lau enpresek kudeatzen dituzte.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Metroa eraikitzeko lanak 1993an hasi ziren eta bi urte beranduago inauguratu zen. Shanghaiko metroa Txinako Herri Errepublikako hirugarren metroa izan zen Beijing eta Tianjin hirietako metroen atzetik.

Lineak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008ko abenduaren 28an 9. lineako Yishan geltokia zabaldu zen eta. 2009ko uztailaren 5ean Pujiang Herrirako metroaren zortzigarren linearen luzapena inauguratu zen. Ordura arte, Pujiango biztanleek bi ordu ematen zituzten autobusean, Shanghai erdigunera heltzeko, baina metroaren zabaltzearekin batera, bidaia denbora 36 minutura murriztu zen.

2009ko abenduaren 5ean, zazpigarren linea zabaldu zen[1] eta urtearen amaierarako zabalduko zen 11. linearen bigarren tartearen inaugurazioa 2010. urtearen hasierara arte berandutu zen.

Gaur egun metro sarea hamabost lineak osatzen dute:

SHANGHAIKO METROA
Linea Ibilbidea Luzera (km) Geltokiak Zabaltze data Azken luzapena Maiztasuna (min)
1 Fujin Lu - Xinzhuang 36,4 28 1995 2007 2'45 / 5'30
2 Xujing ekialdea - Guanglan kalea 63,8 29 1999 2010 3'
3 Shanghai Hegoaldeko Geltokia – Iparreko Jianyang Lu 40,3 29 2000 2006 5 / 16'30
4 Linea Biribila 33,7 26 2005 2007 5'30
5 Xinzhuang - Minhang 17,2 11 2003 2003 4'30
6 Gangcheng Lu – Jiyang Lu 32,3 28 2007 2011 6'30 / 13'
7 Shanghai Unibertsitatea - Huamu kalea 44,2 32 2009 2010 6'
8 Yaohua Lu – Shiguang Lu - Pujiang Herria 37,4 28 2007 2011 4' / 12'
9 Yishan Lu – Erdialdeko Yanggao kalea 52,1 26 2007 2012 6'
10 Jiangwan herri berria - Hangzhong kalea 35,4 31 2010 2010
11 Jiading iparraldea/Huaqiao - Luoshan kalea 72,0 34 2009 2013 9'30
12 Tiantong kalea - Jinhai kalea 19,0 15 2013
13 Jinyun Lu - Jinshajiang Lu 8,3 6 2012
16 Luoshan kalea - Dishui lakua 51,9 11 2013
22 Shanghainan - Jinshanwei 56,4 8 2012

Estatistikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Shanghaiko metroa 3,58 milioi pertsonak erabiltzen dute egunero. Erabilera handieneko egunetako bat 2008ko abenduaren 31 izan zen. Egun hartan 4,307 milioi pertsonek erabili zuten metroa[2].

Urtebete beranduago, 2009ko abenduaren 31an, hirian 60 kilometro metro inauguratzen ziren bitartean, 5,27 milioi pertsonak erabili zuten metroa.

2010eko apirilaren 2an 5,60 milioi pertsonek erabili zuten[3], errekord berria hautsiz. 2010eko Shanghaiko nazioarteko erakusketa ospatu bitartean, bost milioi bidaiari baino gehiago espero dira egunero.

Etorkizuneko egitasmoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012tik 2014ra zabalduko diren tarteak.

Metro gaztea den arren, Shanghaiko metroa luzatzeko egitasmoak ugariak dira. 2010ean hiriak ospatu behar duen nazioarteko erakusketa dela eta, linea berriak zabaltzea aurrikusten da. 2020. urterako, Shanghaiko metroak 22 linea eta 800 kilometroko sarea izatea espero da.

2012an[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Shanghaiko metroaren luzapenaren kronologia»

2012an ondorengo metro tarteak zabalduko dira:

  • 6. linea: Lingyang kalea - Jiyang kalea tartea.
  • 11. linea: Jiangsu kalea - Jiangsu kalea - Luoshan kalea tartea (21 kilometro eta 13 geltoki).
  • 12. linea: Qixin kalea - Jinsui kalea tartea (40,4 kilometro eta 31 geltoki)
  • 13. linea: Linearen lehen fasea Huajiang kalea - Nanjing kalea bitartean (15,9 kilometro eta 15 geltoki).
  • 21. linea: Linea berria zabalduko da Longyang kalea - Lingang hiri berria tartean (52 kilometro eta 9 geltoki).

Lotuneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Linea berriak eraiki diren heinean, gaur egun metroak hainbat lotune eskaintzen ditu, linea ezberdinen artean:

Geltokia Linea
Xinzhuang 1, 5
Shanghai hegoaldeko tren geltokia 1, 3
Shanghai Indoor Stadium 1, 4
People's Square 1, 2, 8
Shanghaiko tren geltokia 3, 4, 1
Jing'an tenplua 2, 7
Zhongshan parkea 2, 3, 4
Century Avenue 2, 4, 6, 9
Lancun kalea 4, 6
Hegoaldeko Xizang kalea 4, 8
Yishan kalea 3, 9, 4
Changshu kalea 1, 7
Zhenping kalea 3, 4, 7
Dong'an kalea 4, 7
Yaohua kalea 7, 8
Mendebaldeko Gaoke kalea 6, 7
Longyang kalea 2, 7
Zhaojiabang kalea 7, 9
Lujiabang kalea 8, 9
Caoyang kalea 3, 4, 11
Jiangsu kalea 2, 11

Argazkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Shanghaiko metroa Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Londresko metroa
Munduko metrorik luzeena
2010 -
Ondorengoa
Luzeena da
Txinako Herri Errepublikako metroak Txinako Herri Errepublikaren bandera
Eraikiak: Beijing | Changchun | Changsha | Chengdu | Chongqing | Dalian | Hangzhou | Harbin | Hong Kong | Guangzhou | Kunming | Nanjing | Ningbo | Shanghai | Shenyang | Shenzhen | Suzhou | Tianjin | Wuhan | Xi'an | Zhengzhou
Eraikitzen:: Changzhou | Dongguan | Fuzhou | Guiyang | Hefei | Jinan | Lanzhou | Macau | Nanchang | Nanning | Ordos | Qingdao | Shijiazhuang | Urumqi | Wenzhou | Wuxi | Xuzhou
Proiektuan:: | Baotou | Datong | Ganzhou | Haikou | Hohhot | Huizhou | Jiaxing | Jiujiang | Kunshan | Luoyang | Mudanjiang | Quanzhou | Shijiazhuang | Taiyuan | Weifang | Xiamen | Yinchuan | Zhangjiagang | Zhongshan | Zhuhai | Zibo