Irizar jauregia
Irizar jauregia | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Alde Zaharra (Bergara) | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Bergara |
Koordenatuak | 43°07′08″N 2°24′45″W / 43.11897°N 2.41256°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | XVII. mendea |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura barrokoa |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0001582 |
18 | |
Kontaktua | |
Helbidea | Barrenkale, 33 |
Irizar edo Urrutia-Espilla jauregia Gipuzkoako Bergara udalerrian dagoen jauregi bat da. Hain zuzen ere, Bergarako Alde Zaharreko Barrenkaleko 33. zenbakian dago, Egino Mallea jauregitik hurbil.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XVII. mendean hainbat urtez Espainiako Armadan jardun ostean, Ignacio Urrutia jauna eta Ana Espilla emaztea Bergarara itzuli eta antzina etxe bat zegoen leku honetan jauregia eraiki zuen.
Garrantzi historiko handiko eraikina da, bertan 1839an Maroto eta Espartero jeneralek Lehen Karlistaldiari amaiera eman zion Bergarako Ituna sinatu baitzuten.
Gaur egun eraikinean Udal bulegoak daude, beraz, kanpotik soilik bisitatu daiteke.
Eraikina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lorategi batek inguratzen duen eraikin xumea da, apaindura gutxikoa. Halere, dituen apaindura gutxien artean izkinako armarria eta balkoietako burdin forjatuzko lanak daude.[1]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Irizar jauregiaren izkinako armarriaren xehetasuna.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Open Data Euskadi. Irizar Jauregia | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi - Turismoa Euskadin. (Noiz kontsultatua: 2017-09-16).