Falkland jauregia
Falkland jauregia | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Fife |
Koordenatuak | 56°15′17″N 3°12′22″W / 56.2548°N 3.20609°W |
Historia eta erabilera | |
Jabea | National Trust for Scotland |
Kudeatzailea | National Trust for Scotland |
Arkitektura | |
Estiloa | pizkundetar arkitektura |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
Falkland jauregia (ingelesez: Falkland Palace) Eskoziako Falkland udalerrian dagoen errege jauregia da, Fife eskualdean. A mailako eraikina izendaturik dago.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XII. mendean bazen ehizaleku bat bertan. XIII. mendean handitu egin zuten eremua eta gaztelu bat eraiki zuten Fifeko nobleek, MacDuff familiak. 1371. urtean, armada ingelesak Falkland gaztelua suntsitu zuen.
1501 eta 1541 artean Jakue IV.ak eta Jakue V.ak gaztelu zaharra errege jauregi eder bihurtu zuten eta Stirlingeko gazteluarekin batera Eskoziako pizkundeko gaztelu bakarrak bihurtu ziren. Frantziar estilokoa izanik, 1541ean tenis jokaleku bat ere eraiki zuten ondoan, oraindik iraun egiten duena. Jakue V.a bertan hil zen 1542an, eta jauregian hilobiratu zuten. 1543an Holyrood abadiara eraman zuten gorpua.
Estuardoen monarkentzako atseden leku bihurtu zen Falkland jauregia. Ehizan egiten zuten bertan, belatzak erabiliz ere bai, eta oreinak zein Frantziatik ekarritako basurdeak harrapatzen zituzten. Tenisean ere jokatzen zuten, eta Maria I.ak jende guztia eskandalizatzen zuen tenis jokoan gizonen jantziak janzten zituelako.
XVII. mendean Oliver Cromwellen tropek jauregiaren zati handi bati su eman zioten, eta eraikina bertan behera utzia izan zen. Jauregia hondarretan gelditzen ari zen 1887an, John Buteko 3. Markesak erosi zuenean. Hurrengo 20 urtean berriztatze lan sakonak egin zituzten John Kinross eta Robert Weir Schultz arkitektoek. 1952an, National Trust for Scotland erakundeari eman zitzaion berak kudea zezan.
Lorategiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiru hektarea hartzen ditu eta Lomond Hills mendilerroa dauka atzean. 1451. urtean jadanik bazen lorategi bat bertan, baina gaur egun dakusaguna 1930 hamarkadan diseinatu zuen Percy Canek.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Tenis pista.
-
Kapera.
-
Ataria
-
Lorategiak.
-
Buteko markesaren armarria.