Holyrood abadia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Holyrood abadiaren hondakinak.

Holyrood abadia Eskoziako hiriburua den Edinburgon hondakinetan dagoen agustindar abadia bat da. Abadia hau (Holyrood jauregiaren lurretan dagoena, hau baino lehenagokoa delarik) 1128an eraiki zen David I.a Eskoziakoaren aginduz.

Izenaren etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Rood" gurutze (cross) esateko antzinako hitz bat da, ohi Jesus gurutziltzatu zuten gurutzea esan nahi duena; beraz, izena, "Gurutze Santua" edo Holy Crossen baliokidea da. Elezahar batek David I.a erregeak basoetan ehizan zailtasunak izan zituela eta bere adarretan dizdiratzen ari zen gurutze bat zuen orein batek salbatu zuela dio, nori toki horretan eliza bat eraikiko zuela zin egin zion.

Abadiaren sorreraren elezaharra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abadiaren hondakinak Holyrood jauregiaren ondoan daude.

Beste elezahar baten arabera, 1127an, David I.a erregea Edinburgotik gertuko basoetan ehizan ari zenean, bapatean bere burua arriskuan ikusi zuen orein baten adarrak parean zituela. Bi anaik, Johannes eta Bregan izenekoak, Strathclyde Garaiko Crawford Baroitzakoak, erregea salbatu zuten. Esker on bezala, erregeak bi anai horiek zaldun egin zituen eta Holyrood abadia sortu zuen hurrengo urtean. Egun horretatik aurrera, Crawford familiaren adar horrek adarren artean urrezko gurutze bat zuen orein buru baten tontorra hartu zuten euren armarritzat abadiaren sorrera gogoratzeko. Familia honek Tutum Te Robore Reddam (Gure indarrak indarra emango dizu) leloa hartu zuen.

Erabilera eta hondakinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XV. mendetik, Holyrood abadia errege koroaketa eta ezkontza asko ospatu diren tokia izan da, baina eraso ugari ere jasan ditu. Anglo-eskoziar gerran Henrike VIII.a Ingalaterrakoak, Edward Seymourrek eta Earl Hertfordekoak abadia arpilatu zuten 1544an, ondoren Somerseteko Babesle bezala, asaltu bat egin zuen, eraikinei kalte handia eraginez. Jakue II.a Ingalaterrakoa Jesuiten eskola bat jarri zuen Holyrooden eta 1688ko maiatzean Karduaren Ordenarentzat abadia kapera katoliko erromatar bihurtzera behartu zuen, kongregazio protestantea Canongate Kirk berrira joan zelarik. Ondoren, 1688ko azaroan, Gilen III.a Ingalaterrakoak Iraultza Loriatsua aurrera eraman zuenean, Edinburgoko herritarrak eliza eta errege kripta arpilatzera sartu ziren. 1691n, Canongate Kirkek abadia tokiko eliza parrokial bezala aldatu zuen. Zaharberritze lanean abadiaren sabaia sartu zen, 1758an berreraiki zena, baina sabaia urakan baten ondorioz behera etorri zen 1768an, egundaino hondakinetan geratuz.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Holyrood abadia Aldatu lotura Wikidatan