Malviviendo
Malviviendo | |
---|---|
Jatorria | |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Sasoi kopurua | 3 |
Atalak | 30 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | umorezko telesaila |
Hizkuntza | gaztelania |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | David Fernández Sainz-Rozas (en) |
Antzezlea(k) | |
Dani Mantero (en) | |
Emanaldia | |
Hasiera-data | 2008ko azaroaren 24a |
Amaiera-data | 2014ko uztailaren 7a |
malviviendo.com | |
Malviviendo, euskaraz Bizitza gaiztoan, 2008ko azaroaren 24ean hasitako Internet bidezko telesaila da, bere hastapenetatik arrakasta handia izan zuena, ahoz ahoko fenomeno nabarmen baten bitartez. Seriean profesionalak ez diren aktoreek eta teknikoek egiten dute lan, lansaririk gabe eta bolondresek emandako diruari esker. Komunikazio taldeen eskaintza ugari jaso arren, guztiei uko egin eta euren kabuz jarraitu dute lanean.[1]
Edukia
Saila Sevilla hiriko Banderilleros izeneko alegiazko auzoan dago girotua. Pertsonaiek euren bizitza gaiztoetan harrapatutako lagun koadrila osatzen dute, droga kontsumoan eta bestelako arazoetan murgildurik.
Pertsonaiak
- Beltza edo El negro (David Sáinz), karrera bukatu ezinik gorrilla edo aparkatzeko mutil gisa lan egiten duen mutil gaztea da, kanutoak erre ohi dituena.
- Ezkerra edo El zurdo (Antonio Velázquez), auzoko droga saltzailea, gaztelaniaz "no ni uno, ni dos, ni tres... sino tres..." esaera behin eta berriz esaten duena. Emakume itsusiak ditu gogoko eta futbol kamisetak janzten ditu.
- Kakia edo El kaki (Tomás Moreno), uniformez jantzita joaten den militar ohi elbarria. Umore txarrekoa, ez du nahi izaten inoren laguntza.
- Postilla (Carlos Medrano) lapurreta egin eta ihesean narcolepsiak jo ohi duen kleptomanoa.
Bigarren mailako pertsonaia ugari ere hartzen du parte.
Bitxikeriak
Atal guztietan melón edo meloi hitza edo fruitua bera agertzen da.
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) El triunfo de los 'fumetas', www.elpais.com. 2009-09-09.
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Malviviendo. la serie., sailaren webgunea, non ekoiztutako atalak ikus daitezkeen.