Javier Jacinto
Artikulu hau musikagilea eta orkestra zuzendariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Rial».
Javier Jacinto | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Pasaia, 1968ko azaroaren 1a (56 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Irakaslea(k) | Francisco Escudero |
Jarduerak | |
Jarduerak | Musika Kontserbatorio Profesionala eta orkestra zuzendaria |
Javier Jacinto Rial (Trintxerpe,[1] Pasaia, 1968ko azaroaren 1a) musikagilea eta orkestra zuzendaria da.[2]
Bizitza
Txistu, Piano, Biolontxelo eta Konposizio ikasketak egin zituen Pasaian, Donostian eta Iruñean. Konposizio, Orkestra Zuzendaritza eta Konposizio Elektroakustikoko ikasketak egin zituen Madrilen. 1990ean Pasaiko Pasaia Musikal Eskolan irakasle titulartzat hasi zen, eta 1996an kontserbatorio horretan bertan Musika Informatikoko Laborategia sortu zuen. Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartearen Orkestraren zuzendari ere bada.[3]
Konpositore gisa sari ugari eskuratu ditu: besteak beste, Madrilgo Kontserbatorio Nagusiko Flora Prieto Saria, Eusko Jaurlaritzak Musika Garaikidea lantzen duten konpositoreei ematen dien saria 1999an Haizearen Ahotsa lanarekin, Madrilgo Virgen de la Almudena Saria 2000. urtean Madrid Promenade obrarekin, eta abar. Musika Sarien XV. ekitaldian (2011), Musika Zientzia eta Arteetako Akademiak hautagaitzat aukeratu zuen, Musika Klasikoko Egile Onenaren Sailean, Danza de la Pampa lanagatik.[4]
Beste zenbait orkestra ere zuzendu ditu (Deutsches Kamer Orchestra, Badajozko Udal Banda, Euskal Herriko Gazte Orkestra...).
Erreferentziak
- ↑ «Urtea bukatzeko, bi obra», Berria, 2010-12-19.
- ↑ «Asturiasen du estreinaldia bihar Javier Jacintok»[Betiko hautsitako esteka], Pasaiako Hitza, 2011-04-12.
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.