Edukira joan

Barbara haize ekaitza

Wikipedia, Entziklopedia askea
TheklanBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 14:09, 22 ekaina 2021
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Barbara
Datuak
Sortze-data2020ko urriaren 19a
Barreaitze-data2020ko urriaren 21a
Haize ufadarik
indartsuena
217 km/h
Iratiko eski-estazioa
Presiorik baxuena990 mb
Kaltetutako lurraldeak
Iberiar penintsula, Frantzia
Kalteak
Heriotzak1

Barbara haize ekaitza Atlantikoko depresio sakona izan zen, 2020ko urriaren 20an eta 21ean Iberiar penintsularen iparraldeko herena eta Frantziaren hegoaldea zeharkatu zuena; bidean, haize bortitza eta euri-erauntsiak utzi zituen.[1] Haize ufadarik gogorrenak Iratiko eski-estazioan neurtu ziren: 217 km/h urriaren 21eko goizaldearen lehenbiziko orduetan.[2] Aralarren 201 kilometro orduko haizetea izan zen, inoiz neurtu den handiena.[3]

Bi egun horietan Euskalmetek lau alerta laranja igorri zituen: bi haizeagatik haizeguneetan eta bi haizeagatik haizeguneak ez diren tokietan. Hego-mendebaldeko haize zakarrak kalte ugari eragin zituen Euskal Herrian, handiagoak Kantauriko isurialdean, eta larrialdi zerbitzuek ehunka esku hartze egin behar izan zituzten (zain-iraulitako zuhaitzak, eraitsitako elektrizitate dorreak, hondatutako teilatuak, iraulitako kamioiak, eragozpenak bide sarean...).[1][3] Frantzian pertsona bat hil zen, Saona eta Loirako Digoin herrian, zuhaitz bat gainera erorita.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Txosten meteorologikoa - 2020ko urria. euskalmet.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-1-31).
  2. Haize azkarrek kalteak eragin dituzte. Kazeta, 2020ko urriak 21, kazeta.eus (Noiz kontsultatua: 2020-1-31).
  3. a b Barbara borraskak arazoak eragin ditu Nafarroa osoan. Euskalerria Irratia, 2020-10-21, euskalerriairratia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-1-31).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Meteorologia Artikulu hau meteorologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.