Paradisu berreskuratua
Paradisu berreskuratua | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Egilea(k) | John Milton | |||
Argitaratze-data | 1671 | |||
Izenburua | Paradise Regain’d | |||
Jatorrizko herrialdea | Ingalaterrako Erresuma | |||
OCLC | 228732398 | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | epopeia | |||
Hizkuntza | ingeles moderno goiztiarra eta ingelesa | |||
Egile-eskubideak | jabetza publiko eta jabetza publiko | |||
Deskribapena | ||||
Oinarritua | Ebanjelioa Lukasen arabera | |||
Fikzioa | ||||
ikusi
| ||||
kronologia | ||||
|
Paradisu berreskuratua (ingelesez: Paradise Regained) John Milton idazle ingelesak 1671an idatzi zuen poema epikoa da. Miltonen aurreko lana Paradisu galdua izan zen eta harekin lotuta dago nolabait nahiz eta harekin desberdintasun handiak izan. Aurrekoa bezala gai teologikoak lantzen ditu baina oraingoan Jesu Kristoren pertsonan zentratuz.[1]
Gaia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Liburu honetan Miltonek Jesusek basamortuan paraitu zituen tentazioak azaltzen ditu. Milton ustez, Adam eta Ebaren erorketaren ondoren, logikoa zen Jesusen erresistentzia Satanen tentazioen aurrean azaltzea; haren ustez, modu horretaz, Adam eta Ebak galdu zuten paradisua berreskuratu zen.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aipatu den moduan poema hau ez da Paradisu galduaren jarraipena eta, horregatik, bere estiloa oso desberdina da. 2.069 lerro ditu poemak, lau liburutan antolatuta, horretarako pentametriko metodoa erabiliz. Poemak Lukasen Ebanjelioa jarraitzen du, nolabait irudiak eta apaingarriak zabalduz. Aipatutako Ebanjelioaren arabera liburuaren ordena hauxe da:
- I. liburua: Gosearen tentazioa
- II. eta III. liburua: jatunkeria, aberastasuna eta boterea
- IV. liburua: Satanek Jesu Kristori Jaungoikoari tentatzeko gonbitea egiten dio, tenplu gainetik bere burua botatzen.