Edukira joan

Araba (boua)

Wikipedia, Entziklopedia askea
InternetArchiveBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 03:00, 17 urtarrila 2022
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Araba
Euskal Herria
Mota: Bou
Uretaratze data: 1927
Zerbitzua: Euskadiko guda-ontzi laguntzarako ontziteria
Ezaugarriak
Desplazamendua: 1.197 tona
Luzera: 65,40 m
Zabalera: 10,53 m
Sakonera: 5,75 m
Abiadura: 10,5 korapilo
Eskifaia: 40-42 marinel
Armamentua: Brankan 101’6 mm kanoi eta zubian metrailadore bi


Araba Euskadiko guda-ontzi laguntzarako ontziteriko bou bat zen.

1936ko urrian, Agirre lehendakariak Pasaiako PYSBEren lau bakailao-ontzi hartzeko agindua eman zion[1], tartean Hispania izenekoa. Errepublikako guda-ontziteriak Hispaniari brankan 101’6 mm kanoi eta zubian metrailadore bi jarri zizkion.

1936ko abenduan, Hispania bakailao-ontzia Araba izenearekin birbatailatu zuten.

Itsasontziak 65,40 metroko luzera eta 10,53 metroko zabalera zuen eta 10,5 korapiloko abiadura ere har zezakeen.

Araba bouak Euskadiko guda-ontzi laguntzarako ontziterian zegoela kapitain bakarra izan zuen: Santiago Asolo (1936ko azarotik-1937ko ekainera).

Arabak, beste bouek ez bezala, arazo ugari izan zituen galdaretan. Horregatik apenas hartu zuen parte gerran. Berritze lanetan zen Bilbo galdu zenean, eta horregatik eusko gudariek eurek hondoratu zuten, etsaiaren esku eror ez zedin, 1937ko ekainaren 6an, Sestaon.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo Loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]