Deskontu-denda
Itxura
Deskontu-denda edo deskontuko denda produktuak oso prezio merkean, produktu-aukera mugatuarekin eta zerbitzu murritzarekin eskaintzen dituen txikizkako denda da. Bi mota daude: deskontu gogorreko denda eta deskontu bigunekoa.[1] Deskontu-dendek antzeko ezaugarriak dituzten beste establezimendu batzuek baino prezio merkeagoak eskaintzen dituzte, hala nola supermerkatuak edo hipermerkatuak. Produktu gehiago saldu nahi dituzte prezio horietan, eta, horrela, errentagarritasuna irabazi.[2] Deskontu-dendak hirien erdigunean eta hiriguneen kanpoaldean kokatzen dira, eta kasu honetan aparkaleku propioa izaten dute.
Euskal Herrian sektore honetan lan egiten duten enpresa batzuk daude, tartean DIA, Lidl, Intermarché edo Aldi.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Merkataritza eta Marketina Hiztegia] [2015]
- ↑ Díez de Castro, Enrique Carlos; Francisco Javier Landa Bercebal, Francisco José Cossío Silva & María Pilar Zorrilla Calvo. (1998). Merchandising. Madril: Ediciones Pirámide, S.A., 26 or. ISBN 84-368-0951-3..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |