Begoñako hilerria
Begoñako hilerria | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Begoña |
Koordenatuak | 43°15′36″N 2°54′57″W / 43.25993°N 2.91588°W |
Begoñako hilerria Begoñako errepublika izan zen udalerriaren hilerria da. Begoñako errepublika izan zenaren lekuko garrantzitsuenetako bat da. 1813an zabaldu zuten, hildakoak elizetatik kanpo lurperatzera behartu zutenean. Bilboko hilerri zaharrena da. 1943an lurperatu zuten azken hildakoa lurpeko hobietan eta 2003an panteoietan. 2006an itxi zuten. [1]
2021ean 'Begoñako Argia' izena duen proiektua martxa jarri zen, Begoñako hilerria kendu eta parke bat egiteko. Parkea sortu aurretik, ordea, bertako hezurrak atera, aztertu eta sailkatuko ditu Aranzadi zientzia elkarteak. Hilerriko gainerako elementuak ere aztertuko dituzte arkeologia, biologia eta antropologiaren ikuspuntuetatik.[1]
Aranzadiko historialariek erakundeetako artxiboak aztertu zituzten. 1936ko gerran hil eta Begoñan lurperatutako 40 lagunen zerrenda osatu zuten; gehienak, 1937an hilak. Anartz Ormaza arkitekto eta Aranzadiko kidea da proiektuaren koordinatzailea. Garai bakoitzean hilobietan zer eratako harriak erabili ziren ere aztertu nahi zuten, Laura Damas EHUko Geologia Fakultateko ikertzailearen zuzendaritzapean.[1]
Erreferentziak
- ↑ a b c Goikoetxea, Jakes. «Autopsia hilerri bati» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-10-31).
Kanpo estekak
Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |