Edukira joan

Vitruvio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Treuiller (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 09:45, 19 iraila 2022
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Vitruvio

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarcus Vitruvius Pollio
JaiotzaErromatar Errepublika, K.a. 80
Herrialdea Antzinako Erroma
Lehen hizkuntzalatina
HeriotzaK.a. 15 (64/65 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa eta idazlea
Lantokia(k)Italia
Lan nabarmenak
Leonardo da Vinci italiarraren Vitruviar Gizona. 1492.

Marko Vitruvio Polio, latinez Marcus Vitruvius Pollio, (K.a. 80/70 inguru - K.a. 25) arkitekto, ingeniari eta idazle erromatarra izan zen, De architectura libri decem idatzi zuen liburuagatik ezaguna.

Zesarren ingeniaria izan zen gaztaroan, eta zerbitzu hau utzi zuenenan, arkitektura zibilean aritu zen. Garai honetakoa da bere lan ezagun bakarra, Fanumgo basilika, Italian. Ezagutzen den arkitektura tratatu zaharrenaren egilea da, antzinako garai klasikoko bakarra, De architectura libri decem, euskaraz Arkitekturaz gisa itzulia izan dena[1].

Haren bizitzari buruz ezer gutxi gehiago dakigu. Hortaz, pertsonai misteriotsua dugu, eta badago Vitruvio Marko Agripa bera izan zela ziurtatu duenik[2].

Liburu hori oso garrantzi handikoa da: izan ere, garai hartan arkitekturari buruz idatzi ziren liburuen artean, gaur arte heldu den bakarra da. XV. mendea arte ez zen antzekorik idatzi, eta XX. mendean arkitektura modernoa abiatu zen arte baliagarria izan dira aipatzen dituen neurri eta aholku teknikoak.

Liburuan dioenez, arkitektura hiru printzipio nagusitan oinarritzen da: Firmitas, Utilitas, Venustas (Sendotasuna, Erabilgarritasuna, Edertasuna). Arkitektura, beraz, hiru osagai horien orekan aurki daiteke eta oreka hortatik kanpo, ez dago benetako arkitekturarik.

Irudi galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vitruvio