Aixa de la Cruz
Aixa de la Cruz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Aixa de la Cruz |
Jaiotza | Bilbo, 1988ko apirilaren 7a (36 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | eleberrigilea eta idazlea |
Aixa de la Cruz Ventosa (Bilbo, 1988ko apirilaren 7a) gaztelaniazko euskal idazlea da, Literaturaren Teoria eta Literatura Konparatuan doktorea.[1][2]
Bizitza eta literatura ibilbidea
Artean unibertsitatera iritsi gabea zelarik, De la Cruz artikuluak eta ipuinak idazten hasi zen. Hala, 2006an Antonio Gala Fundazioaren beka bat eman zioten, eta, horri esker, literatura-ibilbideari ekin zion.[3][4] 2007an, lehenengo eleberria argitaratu zuen, "Cuando fuimos los mejores".
2009an, ostera, "De música ligera" eleberria plazaratu zuen, Fundación Caixa Galizaren beka batekin.[5] Urte berean, De la Cruzen "I don´t like mondays" antzerki-lana Margarita Xirgú eta Madrid Sur lehiaketetako finalisten artean geratu zen; obra hori Mexikon antzeztu zen, 2012an.[3] 2015ean "Modelos animales" kontakizun-bilduma argitaratu zuen.[6][7]
2017an "La línea del frente" eleberria argitaratu zuen.[8]
2022an "Las herederas" argitaratu zuen.[9]
Adituen ustez, De la Cruzen idazkera zentzuzkotasunaren eta zentzuzkotasunik ezaren arteko mugan kokatzen da, ezagunaren eta ezezagunen arteko mugan.[10]
Gaur egun, irakurketa- eta idazketa-lantegiak ematen ditu, eta feminismoaren zutabe bat idazten du Bilboko Udalaren aldizkarian.[11]
Sariak eta ohoreak
Cuando fuimos los mejores (Almuzara, 2007)[12] eta De música ligera (451 Editors, 2009) eleberriak Euskadi Sariaren literatura-ataleko finalistak izan ziren.[13]
2013an, Espainiako El Cultural aldizkariak irakurtzea merezi duten 40 urtetik beherako hamabi idazle garrantzitsuenen zerrendan sartu zuen. 2014an, Eñe Magazine aldizkariaren Cosecha Eñe Saria irabazi zuen.[10][3]
2020an gaztelaniazko literaturako saria jaso zuen Euskadi Literatura Sarietan Cambiar de idea nobelagatik.[14]
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) «Aixa de la Cruz» Escuela de Escritores (Noiz kontsultatua: 2018-04-15).
- ↑ «Bizkaia.Eus: - Foru Liburutegia - Jarduera Kulturalak - Literatura topaketak 2018 - Aixa de la Cruz» www.bizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2018-04-18).
- ↑ a b c Biography of Aixa de la Cruz, The Short Story Project, accessed March 4, 2017.
- ↑ "Fragmento de la nueva novela de Aixa de la Cruz," El Cultural, May 31, 2013.
- ↑ (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (2009-12-18). «Entrevista | Cara inocente, pluma sucia» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2018-04-15).
- ↑ "Juegos con la verdad y la mentira" by Rocío García, El País, february 24, 2017.
- ↑ (Gaztelaniaz) «'Modelos animales' de Aixa de la Cruz» www.lacasadeel.net (Noiz kontsultatua: 2018-04-15).
- ↑ «La escritora Aixa de la Cruz aborda la construcción de la identidad en 'La línea del frente'» La Vanguardia (Noiz kontsultatua: 2018-04-15).
- ↑ «Las Herederas de de la Cruz, Aixa 978-84-204-3238-0» www.todostuslibros.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-01).
- ↑ a b "Cuatro libros que leíste antes en Eñe," Eñe Magazine, June 16, 2015.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Bilbao.eus, Centro de documentación, Publicaciones Municipales, Periódico Bilbao» www.bilbao.eus (Noiz kontsultatua: 2018-04-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) r01e00000ff26d465bca470b813ace4356db5b18d,r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f,r01etpd158aa64558419b9ec5ed77644af02263cda. «2008ko 'Euskadi' Literatura sariak - IVAP Contenido general» www.ivap.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2018-04-18).
- ↑ Bio
- ↑ «Euskadi sariak, Aixa de la Cruz, Idoia Santamaria eta Uxue Alberdirentzat» Euskal Irrati Telebista 2020-10-14 (Noiz kontsultatua: 2020-10-14).