Aixa de la Cruz
Aixa de la Cruz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Aixa de la Cruz |
Jaiotza | Bilbo, 1988ko apirilaren 7a (36 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | eleberrigilea eta idazlea |
Aixa de la Cruz Ventosa (Bilbo, 1988ko apirilaren 7a) gaztelaniazko euskal idazlea da, Literaturaren Teoria eta Literatura Konparatuan doktorea.[1][2]
Bizitza eta literatura ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artean unibertsitatera iritsi gabea zelarik, De la Cruz artikuluak eta ipuinak idazten hasi zen. Hala, 2006an Antonio Gala Fundazioaren beka bat eman zioten, eta, horri esker, literatura-ibilbideari ekin zion.[3][4] 2007an, lehenengo eleberria argitaratu zuen, "Cuando fuimos los mejores".
2009an, ostera, "De música ligera" eleberria plazaratu zuen, Fundación Caixa Galizaren beka batekin.[5] Urte berean, De la Cruzen "I don´t like mondays" antzerki-lana Margarita Xirgú eta Madrid Sur lehiaketetako finalisten artean geratu zen; obra hori Mexikon antzeztu zen, 2012an.[3] 2015ean "Modelos animales" kontakizun-bilduma argitaratu zuen.[6][7]
2017an "La línea del frente" eleberria argitaratu zuen.[8]
2022an "Las herederas" argitaratu zuen.[9]
Adituen ustez, De la Cruzen idazkera zentzuzkotasunaren eta zentzuzkotasunik ezaren arteko mugan kokatzen da, ezagunaren eta ezezagunen arteko mugan.[10]
Gaur egun, irakurketa- eta idazketa-lantegiak ematen ditu, eta feminismoaren zutabe bat idazten du Bilboko Udalaren aldizkarian.[11]
Sariak eta ohoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cuando fuimos los mejores (Almuzara, 2007)[12] eta De música ligera (451 Editors, 2009) eleberriak Euskadi Sariaren literatura-ataleko finalistak izan ziren.[13]
2013an, Espainiako El Cultural aldizkariak irakurtzea merezi duten 40 urtetik beherako hamabi idazle garrantzitsuenen zerrendan sartu zuen. 2014an, Eñe Magazine aldizkariaren Cosecha Eñe Saria irabazi zuen.[10][3]
2020an gaztelaniazko literaturako saria jaso zuen Euskadi Literatura Sarietan Cambiar de idea nobelagatik.[14]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Aixa de la Cruz» Escuela de Escritores (Noiz kontsultatua: 2018-04-15).
- ↑ «Bizkaia.Eus: - Foru Liburutegia - Jarduera Kulturalak - Literatura topaketak 2018 - Aixa de la Cruz» www.bizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2018-04-18).
- ↑ a b c Biography of Aixa de la Cruz, The Short Story Project, accessed March 4, 2017.
- ↑ "Fragmento de la nueva novela de Aixa de la Cruz," El Cultural, May 31, 2013.
- ↑ (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (2009-12-18). «Entrevista | Cara inocente, pluma sucia» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2018-04-15).
- ↑ "Juegos con la verdad y la mentira" by Rocío García, El País, february 24, 2017.
- ↑ (Gaztelaniaz) «'Modelos animales' de Aixa de la Cruz» www.lacasadeel.net (Noiz kontsultatua: 2018-04-15).
- ↑ «La escritora Aixa de la Cruz aborda la construcción de la identidad en 'La línea del frente'» La Vanguardia (Noiz kontsultatua: 2018-04-15).
- ↑ «Las Herederas de de la Cruz, Aixa 978-84-204-3238-0» www.todostuslibros.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-01).
- ↑ a b "Cuatro libros que leíste antes en Eñe," Eñe Magazine, June 16, 2015.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Bilbao.eus, Centro de documentación, Publicaciones Municipales, Periódico Bilbao» www.bilbao.eus (Noiz kontsultatua: 2018-04-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) r01e00000ff26d465bca470b813ace4356db5b18d,r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f,r01etpd158aa64558419b9ec5ed77644af02263cda. «2008ko 'Euskadi' Literatura sariak - IVAP Contenido general» www.ivap.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2018-04-18).
- ↑ Bio
- ↑ «Euskadi sariak, Aixa de la Cruz, Idoia Santamaria eta Uxue Alberdirentzat» Euskal Irrati Telebista 2020-10-14 (Noiz kontsultatua: 2020-10-14).