Edukira joan

Jesus Murgiondo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 18:04, 4 urtarrila 2023
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Jesus Murgiondo
Bizitza
JaiotzaOñati1931ko abenduaren 25a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaArrasate2022ko urtarrilaren 20a (90 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraksports official (en) Itzuli

Jesus Murgiondo Guridi (Oñati, 1931ko abenduaren 25a - Arrasate, 2022ko urtarrilaren 20a) pilotazalea izan zen eta Euskadiko Euskal Pilota Federazioak izan zuen lehenengo lehendakaria[1].

Oñatiarra bazen ere Arrasaten bizi izan zen[2]. Beti kirol munduan aritu izan zen, esku pilotan bereziki, eta hainbat elkarte eta federazio gidatu zituen. Herriko Juventud Deportiva Mondragón taldeko lehendakaria izan zen 1962-1968 artean eta ondoren Gipuzkoako Pilota Federazioko Debagoieneko ordezkaria izan zen 1978 artean[1].

1986an Euskadiko Euskal Pilota Federazioa sortu zen eta Jesus Murgiondo izan zen lehenengo lehendakaria 1990 artean. Azkenik Pilotarien Batzarra elkartearen buru izan zen 1998 eta 2003 artean. 2018. urtean azken elkarte honek omenaldia egin zion[3].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]