Edukira joan

Jakue Foixkoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Theklan (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:11, 6 apirila 2023
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Jakue Foixkoa
Bizitza
Jaiotza1470
Herrialdea Nafarroako Erresuma
HeriotzaFrantzia, 1500 (29/30 urte)
Familia
AitaGaston IV.a Foixkoa
AmaLeonor I.a Nafarroakoa
Seme-alabak
Haurrideak
Jarduerak
Jarduerakaristokrata

Jakue Nafarroakoa edo Jakue Foixkoa (?, 1469Frantzia, 1500) Nafarroako infante eta Montforteko kondea izan zen.

Gaston IV.a Foixkoa eta bere emaztea zen Leonor I.a Nafarroakoa erreginaren semea izan zen.

1485eko martxoaren 28an Tafallan Piarres Peraltakoaren alaba Ana ezkondu zuen. Batzuk 1494an banatu zirela esan arren, José Yanguasen arabera Ana emaztegaia besterik ez zen eta ezkontza baino lehen hil zen[1]. Edonola ere, ez zuten seme-alabarik izan.

1495ean Luis III.a Beaumondarra Nafarroako kondestablearen alaba Katalina ezkondu zuen. Seme bakarra izan zuten, Jakue izenekoa, Saint-Volusien-de-Foixko abade bilakatu zena.

Bi maitale ezezagunekin seme bi ere izan zituen:

  • Federiko (?-1537), Almenèchesko jauna
  • Jakue (?- 1535eko apirilaren 7a), Oloroe eta Leskarreko apezpikua izan zena.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Yanguas Miranda, José. (1843). Crónica de los reyes de Navarra. Iruñea.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Nafarroako Erresuma
Artikulu hau Nafarroako Erresumako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.