Elena Cebrián Calvo
Elena Cebrián Calvo | |||||
---|---|---|---|---|---|
(2017) | |||||
2022ko otsailaren 14a - 2023ko ekainaren 30a ← Alfred Boix Pastor (en) - historical position (en) → Hautetsia: Valentziako Gorteetako X legealdia
2015eko ekainaren 29a - 2019ko ekainaren 17a ← José Císcar (en) - Mireia Mollà i Herrera (en) → Hautetsia: Valentziako Gorteetako IX legealdia | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Elena Cebrián Calvo | ||||
Jaiotza | Valentzia, 1970eko urriaren 29a (54 urte) | ||||
Herrialdea | Espainia | ||||
Familia | |||||
Ezkontidea(k) | Andreu Escrivà i Garcia (2020 - | ||||
Familia | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Valentziako Unibertsitate Politeknikoa Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa | ||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | ingeniaria eta politikaria | ||||
Elena Cebrián Calvo (1970) ingeniari agronomoa da eta Valentziako Generalitateko karrera funtzionarioa. Valentziako Generalitateko Nekazaritza, Ingurumen, Klima Aldaketa eta Landa Garapeneko sailburua izan da 2015etik 2019ra. Gaur egun, Lurralde Kohesioaren eta Despopulatzearen aurkako Politiken Idazkaritza Autonomikoaren burua da, 2022ko otsailetik.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere gurasoak mendizaletasun gaia jorratu dute. Aitak hainbat argitalpen ditu. Guraso biek karguak izan dituzte Centre Excursionista de València elkartean, aita presidentea izan zelarik.[1][2]
Ekonomia eta Nekazaritza Politikako espezialitateko nekazaritza-ingeniaria da Valentziako Unibertsitate Politeknikoan ikasketak burutu eta gero. 1999an, oposizio bidez, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioko Estatuko Nekazaritza Ingeniarien Kidegoan sartu zen, eta han hainbat sailetan egin du lan. 2013ko urtarrilaz geroztik, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioko Analisi, Prospektiba eta Koordinaziorako Zuzendariordetza Nagusiko Analisi eta Prospektiba Unitateko buru izan zen. Lehenago, 2012an, Uraren Zuzendari Nagusiaren Laguntza Unitateko buru izan zen; 2010-2011tik, Parke Nazionalen Erakunde Autonomoko zuzendariordea izan zen, eta 2006-2010 bitartean, Nekazaritza eta Landa Garapeneko Proiektuetako burua izan zen, Danimarkako Europako Ingurumen Agentzian aditua.
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2015. urtean sozialisten gobernuko sailburu izendatu zuten, eta Ximo Puig izan zuen Generalitateko buru garai horretan. Independente bezala hartu zuten kargurako, Compromis elkartearen proposamenari jarraiki.[3][4] Lehen legegintzaldian, nekazaritzaren eta ingurumenaren politikak biltzen zituen Sail berriko ingurmenaren ardura hartu zuen. Bere agintaldian, Nekazaritza Egituren Legea onartu zen, eta l'Hortako Nekazaritza Garatzeko Plana idatzi zen, Valentziako Horta Babesteko Legea onartu ondoren.[5][6]
Julià Álvarorekin, Ingurumeneko idazkari autonomikoarekin, izandako gatazka, Berdeak-Equo taldeak (Compromiso koalizioko alderdietako bat) izendatua, kargua uztera eraman zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Experta y directiva con Zapatero. http://www.levante-emv.com/comunitat-valenciana/2015/06/30/activista-escuela-publica-valenciano/1284977.html+30 juny 2015.
- ↑ Equip Humà. Rafael Cebrián Gimeno. Centre Excursionista de València.
- ↑ Levante-EMV. Elena Cebrián, consellera de Medio Ambiente. .
- ↑ Perfil: Elena Cebrián Calvo, Conselleria de Agricultura, Medio Ambiente, Cambio Climático y desarrollo Rural. ValenciaPlaza.com 29 juny 2015.
- ↑ Així és la llei amb què la Generalitat vol revitalitzar el camp valencià. .
- ↑ La batalla inacabada de l’horta. .
- ↑ admin. La exconsellera Elena Cebrián será Jefa de Servicio de Estudios y Prospectiva en Presidencia de la Generalitat. .
- ↑ S.L, EDICIONES PLAZA. #AnálisisVP Elena Cebrián, la decimotercera 'consellera'. .