Ekainaren 17
Ekainaren 17a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta hirurogeita zortzigarren eguna da, 169garrena bisurteetan. 197 egun falta dira urtea amaitzeko.
Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1512 - Albako Dukearen agindupean Gaztelako armadak Nafarroako Erresumaren inbasioari ekin zion.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1885 - Askatasunaren Estatua New Yorkeko portura iritsi zen.
- 1944 - Islandiak independentzia lortu zuen Danimarkatik, errepublika bihurtzeko.
- 1953 - 1953ko Ekialdeko Alemaniako matxinada Alemaniako Errepublika Demokratikoko gobernuaren kontra.
- 1970 - Zemlako matxinada Aaiunen.
Arte eta kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zientzia eta teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2007 -
- Real Sociedad bigarren mailara jaitsi zen.
- 2007ko Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusia: Olaizola II.a txapeldun, Barriolaren aurka 22-10 irabazi ondoren.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jaiotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1765 - Jean-Bernard Uhart, baxenafar militarra eta politikaria (h. 1834).
- 1779 - Manuela Salazar Santxez de Samaniego, arabar aristokrata (h. 1884).
- 1781 - Francisco Espoz, euskal militar eta politikaria (h. 1836).
- 1887 - Manuel Melchor Irure, 109 urte bizi izandako Guardia Zibileko jeneral nafarra (h. 1996).
- 1912 - Anastasio Arrinda, bizkaitar apaiza, euskal idazlea eta ikerlaria (h. 2004).
- 1925 - Henri Mathieu, lapurtar pediatra eta ikertzailea (h. 2013).
- 1928 - Jesús Aizpún, nafar politikaria, hainbat alderdiren sortzailea, euren artean UPN (h. 1999).
- 1934 - Louis Etxabe, lapurtar errugbilaria (h. 2014).
- 1936 - Javier Manterola, nafar ingeniari-zibila, zubiak diseinatzean aditua.
- 1944 - Maria Jesus Aranburu Arbelaitz, gipuzkoar sasi-maistra ohia eta emakumeen berdintasunaren aldeko ekintzailea.
- 1948 - Joaquín Almunia, bizkaitar politikaria, PSOEko idazkari nagusi ohia.
- 1954 - Xabier Laka, bizkaitar eskultorea.
- 1966 - Aitor Etxaburu, gipuzkoar eskubaloi jokalari ohia.
- 1969 - Roberto Laiseka, bizkaitar txirrindulari ohia.
- 1971 - Nerea del Campo Aguirre, gipuzkoar filologoa.
- 1981 -
- Jaione Munarriz, gipuzkoar meteorologoa.
- Eduardo Prieto Iglesias, nafar futbol arbitroa.
- 1994 - Maika Brust, baxenafar errugbilaria.
- 1995 - Iker Villa, bizkaitar musikari eta aktorea.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1239 - Eduardo I.a Ingalaterrakoa, Ingalaterrako erregea (h. 1307).
- 1597 - Juana de la Cruz, espainiar idazlea (h. 1675).
- 1682 - Karlos XII.a Suediakoa, Suediako erregea (h. 1718).
- 1691 - Giovanni Paolo Pannini, italiar margolaria (h. 1765).
- 1728 - Penelope Barker, Amerikako Iraultzako aktibista (h. 1796).
- 1800 - William Parsons, irlandar astronomo eta parlamentuko ordezkaria (h. 1867).
- 1802 - Hermann Mayer Salomon Goldschmidt, alemaniar astronomo eta margolaria (h. 1866).
- 1808 - Henrik Wergeland, norvegiar olerkaria (h. 1845).
- 1818 -
- Charles Gounod, frantziar musikagilea (h. 1893).
- Sofia Württembergekoa, Herbehereetako erregina ezkontidea (h. 1877).
- 1832 - William Crookes, ingeles kimikari eta fisikaria (h. 1919).
- 1835 - Julius Naue, alemaniar margolari, ilustratzaile eta arkeologoa (h. 1907).
- 1837 - Alexander Skene, eskoziar ginekologoa (h. 1900).
- 1857 - Rudolf Blaschka, alemaniar eskultorea, beiraz egindako itsas animaliengatik eta Harvard Unibertsitateko loreen beirazko eskulturengatik ezaguna (h. 1939).
- 1865 - Susan la Flesche Piccotte, Omahako mediku eta erreformatzailea, medikuntza gradua eskuratu zuen lehen indigena estatubatuarra (h. 1915).
- 1867 - Henry Lawson, australiar idazlea (h. 1922).
- 1871 - James Weldon Johnson, estatubatuar idazle, poeta, kazetari, kritiko, abokatu eta antropologoa (h. 1938).
- 1873 - Rosa Sensat, kataluniar hezitzailea eta hezkuntza publikoaren aldeko eragilea (h. 1961).
- 1882 - Igor Stravinski, errusiar musikagile, piano-jotzaile eta orkestra zuzendaria (h. 1971).
- 1888 - Heinz Guderian, alemaniar jeneral nazia (h. 1954).
- 1891 - Olga Jojlova, Errusiar Balletak konpainiako dantzaria eta Pablo Picassoren emaztea (h. 1955).
- 1898 -
- M. C. Escher, herbeheretar artista, bere grabatu xilografikoegatik ospetsua (h. 1972).
- Harry Patch, 110 urte bete zuen gizona, Europako pertsona bizidun zaharrena eta Lehen Mundu Gerran borrokatu zuen bizirik geratzen zen azken pertsona izandakoa (h. 2009).
- 1900 -
- Martin Bormann, alemaniar politikari nazia eta Hitlerren idazkaria (h. 1945).
- Renata Viganò, italiar idazle, poeta eta partisanoa (h. 1976).
- 1903 - Ruth Graves Wakefield, estatubatuar chefa (h. 1977).
- 1904 - Ralph Bellamy, estatubatuar antzezlea (h. 1991).
- 1907 - Charles Eames, estatubatuar disenatzailea (h. 1978).
- 1914 -
- John Hersey, estatubatuar idazlea (h. 1993).
- Julián Marías, espainiar filosofoa (h. 2005).
- 1915 - María Antinea, jaendar aktore, vedette, dantzari, kupletista eta tonadilla-kantaria (h. 1991).
- 1918 - Bernard Marie, okzitaniar politikaria, errugbi arbitroa eta Biarritzeko auzapeza (h. 2015).
- 1920 -
- Setsuko Hara, japoniar zinema antzezlea (h. 2015).
- François Jacob, frantziar biologoa, 1965eko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2013).
- 1921 - Gil Parrondo, espainiar zinema, telebista eta antzerkiko zuzendari eta ekoizle artistikoa (h. 2016).
- 1927 - Lucio Fulci, italiar zinema zuzendari, gidoilari eta aktorea (h. 1996).
- 1928 - Juan María Bordaberry, euskal jatorridun Uruguaiko diktadorea (h. 2011).
- 1929 - Tigran Petrosian, sobietar armeniar xake jokalaria (h. 1984).
- 1935 - José María Gil-Robles y Gil-Delgado, Europako Parlamentuko lehendakaria (h. 2023).
- 1936 - Kenneth Loach, ingeles zinema zuzendaria.
- 1939 - Krzysztof Zanussi, poloniar zinemagilea.
- 1940 -
- George Akerlof, estatubatuar ekonomialaria, 2001eko Ekonomiako Nobel Saria.
- Ali Saibou, Nigerko presidentea (h. 2011).
- 1942 - Mohamed ElBaradei, egiptoarra, Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziako zuzendaria eta 2005eko Bakearen Nobel Saria.
- 1943 - Chantal Mouffe, belgikar filosofo eta politologoa.
- 1945 -
- Rosa María Calaf, kataluniar kazetaria.
- Ken Livingstone, Londresko alkate ohia.
- Eddy Merckx, belgikar txirrindularia, aditu askorentzat historiako txirrindularirik onena.
- 1950 - Han Berger, herbeheretar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- 1954 - Mark Linn-Baker, estatubatuar aktorea.
- 1957 - Philip Chevron, irlandar gitarrajolea, abeslaria eta konposatzailea, The Pogues taldeko kidea (h. 2013).
- 1959 - Adri van der Poel, herbeheretar txirrindulari ohia.
- 1960 - Alessandro Lecquio, Lequio Kondea, italiar aristokrata eta Espainiako prentsa arrosako pertsonaia nabarmena.
- 1962 - Lio, belgo-portugaldar abeslari eta aktorea.
- 1963 - Greg Kinnear, estatubatuar aktorea.
- 1964 - Michael Gross, Albatros , alemaniar igerilaria, tximeleta-probetan inoiz izan den igerilaririk hoberena.
- 1966 - Jason Patric, estatubatuar aktorea.
- 1967 -
- Dorothea Röschmann, alemaniar opera abeslari sopranoa eta aktorea.
- Zinho, brasildar futbolari ohia.
- 1969 - Paul Tergat, kenyar atleta ohia, distantzia luzeetan inoizko hoberenenetakoa.
- 1971 - Paulina Rubio, mexikar abeslaria.
- 1972 - Bjørn Tore Kvarme, norvergiar futbolari ohia.
- 1974 -
- Steve Peat, britainiar txirrindularia, mountain bikeko downhill probetan aditua.
- Hiroyuki Shirai, japoniar futbolari ohia.
- 1975 - Shoji Jo, japoniar futbolari ohia.
- 1976 - Sven Nys, mendi bizikleta eta ziklo-krosseko flandriar txirrindularia.
- 1978 - Lucas Recker, estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- 1980 -
- Sıla Gençoğlu, turkiar pop eta jazz abeslari eta kantautorea.
- Venus Williams, estatubatuar tenislaria, WTAren sailkapeneko lehenengo postuan egon zen lehen jokalari afro-amerikarra.
- 1982 - Dobet Gnahoré, bolikostar abeslari, musikagile, perkusionista eta dantzaria.
- 1989 - Queralt Castellet, kataluniar snowboardlaria.
- 1990 - Çağla Akalın, turkiar aktore, modelo, abeslari eta giza eskubideen aldeko ekintzailea.
- 1992 - Mujinga Kambundji, suitzar atleta da, abiadurazko lasterketatan aditua.
- 1997 - Sofia Pozdniakova, errusiar eskrimalaria.
Heriotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1858 - Iñigo Ortés de Belasko, arabar aristokrata eta politikaria (j. 1787).
- 1865 - Jose Frantzisko Aizkibel Epelde, gipuzkoar bibliografo eta hiztegigilea (j. 1798).
- 1868 - Juan Maria Blas Altuna, bizkaitar konpositorea eta organista (j. 1828).
- 1928 - Ramón Basterra, bizkaitar poeta, diplomatiko eta idazlea, Madrilen (j. 1888).
- 1965 - Manuel Vidal Hermosa, bizkaitar futbolari eta entrenatzailea, Valentzian (j. 1901).
- 1974 - Pauline Carton, euskal antzezlea, Parisen (j. 1884).
- 1986 - Domingo Zaldua, euskal herritar futbolaria (j. 1903).
- 1990 - Sabin Muniategi, euskal idazlea (j. 1912).
- 1992 - Jose Luis Aldecoa, bizkaitar margolari, ingeniari, poeta eta abeslaria (j. 1914).
- 2017 - Iván Fandiño, bizkaitar toreatzailea, Aire-sur-l'Adourren, zezen batek harrapatuta (j. 1980).
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 656 - Uthman, Mahoma islamiar profetaren kideetako bat (j. c. 579).
- 676 - Adeodato II.a, Aita santua.
- 811 - Sakanoue no Tamuramaro, japoniar jeneral eta shoguna (j. 758).
- 1025 - Bolesław I.a Poloniakoa, Poloniako dukea eta Poloniako lehen erregea (j. 967).
- 1501 - Joan I.a Alberto, Poloniako erregea (j. 1459).
- 1565 - Ashikaga Yoshiteru, Ashikaga shogunerriko hamairugarren shoguna (j. 1536).
- 1696 - Joan III.a Sobieski, Bi Nazioen Errepublikako erregea, Poloniako erregea eta Lituaniako Duke Handia (j. 1629).
- 1734 - Claude Louis Hector de Villars, frantziar militarra eta diplomatikoa (j. 1653).
- 1898 - Edward Burne-Jones, britainiar margolaria (j. 1833).
- 1940 - Arthur Harden, ingeles kimikaria, 1929ko Kimikako Nobel Saria (j. 1865).
- 1957 - Dorothy Richardson, britainiar eleberrigilea (j. 1873).
- 1960 - Pierre Reverdy, frantziar olerkaria (j. 1889).
- 1963 -
- Richard Baer, alemaniar ofizial nazia (j. 1911).
- Alan Brooke, britainiar militarra (j. 1883).
- John Cowper Powys, galestar filosofo, eleberrigile, literatura kritikari eta olerkaria (j. 1872).
- 1972 - Elsie Maud Wakefield, ingeles naturalista, irakasle, mikologo eta fitopatologoa (j. 1886).
- 1973 - Dolores González Pérez, Lota España, espainiar idazlea (j. 1891).
- 1974 - Rabbe Enckell, finlandiar nobelagile eta poeta (j. 1903).
- 1987 - Yasuo Haruyama, japoniar futbolaria (j. 1906).
- 1993 - Ramón Salas, burgostar hegazkinlaria, Gerra Zibil garaian matxinoen alde izandakoa (j. 1916).
- 1996 - Thomas Kuhn, estatubatuar pentsalaria, zientziaren filosofian ekarpen garrantzitsuan egin zituena (j. 1922).
- 1997 - Isabel Ríos, galiziar sindikalista eta gerrillaria (j. 1907).
- 1999 - Paul-Émile de Souza, Dahomeyko presidentea (j. 1930).
- 2001 - Donald J. Cram, estatubatuar kimikaria, 1987ko Kimikako Nobel Saria (j. 1919).
- 2002 -
- Miriam Michael Stimson, estatubatuar kimikaria, espektroskopian egindako lanagatik ospetsua (j. 1913).
- Fritz Walter, alemaniar futbolaria (j. 1920).
- 2007 - Gianfranco Ferré, italiar modista (j. 1944).
- 2008 -
- Cyd Charisse, estatubatuar dantzaria eta antzezlea (j. 1922).
- Tsutomu Miyazaki, 4 eta 7 urte arteko 4 neska bahitu eta asasinatu zituen japoniar serie hiltzailea (j. 1962).
- 2009 -
- José Calvário, portugaldar musikagile eta orkestra zuzendaria (j. 1951).
- Ralf Dahrendorf, britainiar-alemaniar filosofoa, soziologoa, politologoa eta politikoa (j. 1929).
- 2011 - Mago Larraín, txiletar ilusionista, idazlea, aktorea, eraikitzaile zibila eta esataria (j. 1935).
- 2012 - Rodney King, estatubatuar taxilaria, 1991n Los Angelesko poliziak emandako jipoi bategatik ospetsua (j. 1965).
- 2015 -
- Süleyman Demirel, Turkiako presidentea (j. 1924).
- Roberto Marcelo Levingston, Argentinako presidentea (j. 1920).
- 2017 - Baldwin Lonsdale, Vanuatuko presidentea (j. 1948).
- 2019 -
- Mohamed Morsi, Egiptoko presidentea, Egiptoko historian demokratikoki aukeratutako lehenengo presidentea (j. 1951).
- Gloria Vanderbilt, estatubatuar artista, idazle, aktore, moda-diseinatzaile eta socialitea (j. 1924).
- 2020 - Fabrice Philipot, frantziar txirrindularia (j. 1965).
- 2021 - Kenneth Kaunda, lehendabiziko Zambiako presidentea (j. 1924).
- 2022 - Jean-Louis Trintignant, frantziar aktorea eta zinemagilea (j. 1930).
Jaiak eta urteurrenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Sehaska egutegiko izendegia: Artizar eta Loreila.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |