Harry Patch
Harry Patch | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Somerset, 1898ko ekainaren 17a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | Wells, 2009ko uztailaren 25a (111 urte) |
Hobiratze lekua | St Michael's Church, Monkton Combe (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | militarra eta suhiltzailea |
Jasotako sariak | |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Britainia Handiko Armada |
Gradua | soldadu soil soldadu |
Parte hartutako gatazkak | Mendebaldeko Frontea Lehen Mundu Gerran Ypresko hirugarren gudua Lehen Mundu Gerra |
Henry John "Harry" Patch ( 1898ko ekainaren 17a - 2009ko uztailaren 25a ) "The Last Fighting Tommy" (Azken Tommy borrokalaria) izenez ezaguna. Ehun eta hamar urte bete zuen gizon bat izan zen, Europako pertsona bizidun zaharrena izatea lortu zuena; baita Lehen Mundu Gerran borrokatu zuen bizirik geratzen zen azken pertsona ere. Patchek, Claude Choulesekin batera, bizirik geratu ziren azken bi Britainiarrak izan ziren.
111 urte eta 38 egunekin munduko hirugarren pertsonarik zaharrena izan zen, Europako zaharrena. Britainia Handiko 6 monarka, 20 lehen ministro eta hiru mendeetan zehar bizi zuen.
Bere heriotza ofiziala egin eta gero Radiohead britainiar musika taldearen partaideek, Thom Yorke eta Jonny Greenwood, Harry Patchen ohorez kanta bat idatzi zuten. Honetan etsaiaren enboskada bat kontatzen da eta nola Harry Patchek bizirik iraun zuen bakarra izan zen. Bukaeran gizakiaren etorkizunari buruz galdetzen da.
Heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2009ko uztailaren 25ean hil zen, goizeko 9etan. Momentu hartan 111 urte eta 38 egun zituen. Zazpi egun lehenago Henry Allingham hil zen, beste ehun eta hamar urtedun bat Patchekin Lehen Mundu Gerran borrokatu zuena.
Hileta 2009ko abuztuaren 6an egin zen, Wellsko katedralean. 11:00etan kanpaiak 111 aldiz jo zuten, Patchek bizi zuen urte bakoitzerako.