Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Koldo Biguri (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 01:09, 1 azaroa 2023
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)

Sindikatu

Sindikatu batek 1915ean haur-lanaren aurka egindako kartela.

Langile-sindikatuak enpresa bateko langileak beren borondatez batzen dituzten antolakundeak dira, langileen lan eta ordainketa baldintzak hobetzeko helburua dutenak. Sindikatuek beren kideen bozeramaile gisa jarduten dute (baina langile guztien ordezkaria dela suposatzen da) enpresaren zuzendaritzarekin dituzten harremanetan.

Sindikatu batek bere kideen interesak defendatzen ditu eta beraz, enpresaren langileez arduratzen da. Teorikoki, sindikatuak alderdi profesionaleko arazoez bakarrik arduratzen dira.

Sindikalismoaren antolaketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Probintzia berean, jarduera ezberdinak dituzten enpresetako sindikatuak sindikatu probintzialean batzen dira, sindikatu probintzialak eskualdeko sindikatuetan eta azkenik maila nazionalean edo konfederalean (sindikatu erregional bakoitzaren ordezkaritzarekin).

Sindikatuek plataforma intersindikalak osatzen dituzte enpresa-sektore edo ekonomia-sektore ezberdinentzat (adibidez, metalgintza federazioa, edo hezkuntza federazioa, nekazaritza federazioa, etab.).

Ekintza sindikala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sindikatuek hainbat baliabide dituzte langileen lan balditzak hobetzen saiatzeko:

  • Enpresako zuzendaritzarekin negoziatzen dute.
  • Manifestazioak antolatzen dituzte enpresatik kanpo.
  • Lan geldialdiak edo grebak egiten dituzte.

Ekintza sindikalen bidez sindikatuek enpresarekin lortutako akordioek enpresa horretan bakarrik dute eragina. Hala ere, sektore bereko sindikatuko kideek lan egiten dute elkarren artean hitzarmen kolektibo bat lortzeko sektore bereko langile guztientzat, hau da, jarduera-sektore bereko enpresa guztientzat. Horretarako, enpresa horietako ugazaba edo jabeen ordezkariekin negoziatzen dute, hau da, patronalarekin.