Josetxo Ibazeta
Josetxo Ibazeta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1967 (56/57 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria |
Josetxo Ibazeta (Donostia, 1967 - ) euskal herritar politikari ezkertiar abertzalea da. Hezkuntza Zientzietan lizentziatua, Donostiako Udaleko zinegotzi ohia eta 2011-2012 bitartean Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatearen idazkaria izan zen. 2012ko uztailean Espainiako futbol selekzioak Eurokopa irabaztea Espainiako banderarekin ospatzen ari ziren gazteekin izandako liskar batean ETAren aldeko adierazpenak eta heriotza mehatxuak egiteagatik Espainiako Audientzia Nazionalean epaitu zuten. Gertakari haien ondoren, bere dimisioa aurkeztu zuen. Hori baino lehenago ere, polemikoa izan zen bere jarduna alkatearen idazkari moduan, besteak beste Donostiako Parte Zaharreko Uxotegi etxeko okupatzaileen alde azaltzeagatik.
Euskal Diaspora Taldeko kidea izan zen.
Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |