Edukira joan

Ainhoa Hernández

Wikipedia, Entziklopedia askea
Wikimaribarre (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 15:59, 14 abendua 2023
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Ainhoa Hernández

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAinhoa Hernández Serrador
JaiotzaBarakaldo1994ko apirilaren 27a (30 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Lehen hizkuntzagaztelania
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakeskubaloi jokalaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Zuazo eskubaloi taldea-
 
Posizio edo espezialitateapibota

Twitter: AinhoaHperchis Edit the value on Wikidata

Ainhoa Hernández Serrador (Barakaldo, Bizkaia, 1994ko apirilaren 27a) eskubaloi jokalaria da. Zuazo eskubaloi taldean jokatu zuen 2020an Errumaniara jokatzera joan arte.

Futbolean hasi bazen ere, 13 urte zituela eskubaloira pasatzea erabaki zuen. Espainiako selekzioko beheko kategorietan jokatu ondoan, 19 urterekin selekzio absolutuaren deia jaso zuen, 2013ko Mediterraneoko Jokoetan aritzeko. 2015ean, Danimarkako Munduko Txapelketan jokatu zuen,[1] eta 2016ko Olinpiar Jokoetan parte hartzeko hautatu zuten.[2]

Klubari dagokionez, Barakaldoko Zuazon jokatu zuen, Espainiako Ohorezko Mailan. 2014-2015 denboraldian ligako golegile onenetako bat zen, 120 tantorekin.[1]

Zuazon goxo eta gustura zegoen, baina 2020an hegan egiteko beharra sentitu zuen, pertsona eta kirolari moduan hazten jarraitzeko. Horretarako aukera paregabea sortu zitzaion Europako liga indartsuenetako batean jokatzea: Errumaniako Rapid Bukarest taldean eta bertan dihardu.

Ainhoaren esanetan:

«Eskubaloiak indar handia dauka hemen; pabiloiak handiagoak dira, eta asteburuero bete egiten dira. Ederra da giro horrekin jokatzeko aukera izatea».

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Ainhoa Hernández. basqueteam.eus (Noiz kontsultatua: 2016-8-7).
  2. Dueñas convoca a la pivote Ainhoa Hernández como reserva para Río. cuatro.com 2016-7-29 (Noiz kontsultatua: 2016-8-5).