Yǒnglè
Itxura
Jaiotza-izena Zhu Di, "zoriontasun, dohatsutasun betiko" adierazten duen Yǒnglè goitizena hartu zuen. Txinako Ming dinastiako hirugarren enperadorea (Nanjing, 1360 – Pekinerako bidean, 1424). Haren erreinaldian (1403-1424) herrialdeak aurrerapen nabarmena egin zuen. 1409an hiriburua Nanjingetik Pekina aldatu zuen, eta eraikuntza berri asko egin zituen han. Annam konkistatu zuen (1406) eta Mongoliaren aurkako zenbait eraso antolatu zituen. Haren mendean, halaber, itsas espedizio handiak egin ziren hala Hegoaldeko Itsasoetara, Indonesiara eta Indiako itsasora.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.